Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak elkarlanean oinarri sendoak ezartzearen alde egin du, aldi berean izatetik elkarbizitzara pasatzeko
EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak hurrengo legealdirako helburu du: “Udalaren Giza Eskubideen gaineko batzordea egokitzea eta beste izen bat ematea: Bakearen, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen gaineko batzordea, betiere, batzordea elkarlanean aurrera egiteko tresna izan dadin.
Eneko Goiak eta bere taldeak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Aiete Jauregiko Bakea eta Giza Eskubideen Etxean. Bertan, jeltzaleek aditzera eman dute, bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen gaineko bere proposamena. Horiek horrela, Goiak honakoa esan du: “Nahiz eta bortizkeriarik gabeko lehenengo legealdia izan den, Donostian ez gara gai izan aukera horretaz baliatzeko elkarbizitzan aurrera egiteko”.
Horren harira, hautagai jeltzaleak elkarlanean oinarri sendoak ezartzearen alde egin du, aldi berean izatetik elkarbizitzara pasatzeko. Hortaz, Eneko Goiak adierazi du, hurrengo legealdirako bi helburu nagusi dituela: “Biktima guztien aitorpena egitea, eta Udalaren Giza Eskubideen gaineko batzordea egokitzea. Horiek lortzeko eginahalak egingo ditugu”.
Biktima guztien aitorpenari buruz, Eneko Goiak gogorarazi du, Donostia dela bai ETAren indarkeriaren zein egoera horrek sortutako bestelako indarkerien biktima gehien dituen hiria. “Pertsona horiek ez dira anonimoak eta aitorpena merezi dute. Horretarako, badago Alderdi Ederren biktimak omentzeko monolitoa, hain zuzen ere, izenik gabeko monolitoa, eta uste dugu, badela garaia ikur horretan biktima guztien izen-abizenak jartzeko. Izan ere, oroituak izatea merezi dute, Ijentea kaleko frankismoaren biktimen monumentuan gertatzen den bezala”.
Goiak, halaber, azpimarratu du: “Biktima guztien aitorpena egiteaz gain, hurrengo legealdian izango dugu beste erronka handi bat: Udalaren Giza Eskubideen gaineko batzordea egokitzea. Horretarako, beste izenburu bat emango diogu: Bakearen, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen gaineko batzordea”. Goiaren ustez, legealdi honetan Donostian ez gara gai izan alderdi guztiak elkartzeko eta gai horiei buruz hitz egiteko. Izan ere, PPk eta PSEk ez dute batzordean parte hartu. Eta batzordeak aurrera egin dezan, iritzi politiko ezberdinek parte hartu behar dute.
Azkenik, EAJ-PNVren Donostiako alkategaiaren hitzetan: “Oraindik bidea dugu egiteko. Beraz, hurrengo legealdirako helburu nagusietako bat honakoa izango da: alderdi guztiek batzorde horretan parte-hartzea eta, bertan, elkarlanean aritzea bizitako sufrimendua gainditzeko eta etorkizuna beste modu batean ikusteko, hain zuzen ere, hiri eta herri honetan horrelakorik berriro ez gertatzeko bermea izango duen etorkizuna”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


