Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Ezeizabarrena: “Bilduren hondakinen inguruko kudeaketak agerian uzten du legealdian egindako fikziozko politika”.
EAJ-PNVren batzarkideak, hondakinen auzia arduragabekeriaz kudeatu izana leporatu dio Bilduri, izan ere, tratamenduaren azken fasea gauzatzeko sistemarik gabe utzi du Gipuzkoa, hain zuzen ere, hondakinen tratamendua osatzeko konponbiderik gabe.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ondorio-txostena onartu dute gaur, Gipuzkoako Hondakin Partzuergoan Bilduk egindako kudeaketari buruzko ondorio-txostena. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak esan du, behin dokumentazioa eta agerraldiak aztertuta, agerian gelditu dela Bilduren hondakinen inguruko kudeaketa legealdian aurrera emandako fikziozko politikaren isla dela. Horren harira, Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “lau urteotan Bildu Zero Zabor errebindikatzetik zabortegiak defendatzera pasa da. Zero zabor izan da Bilduren lan-ildo nagusia, baina horrelakorik posible ez dela ikusi dutenean, zabortegiak proposatu dituzte. Beraz, Bilduk fikziozko politika egin du, hain zuzen ere, inposizioa eta erakundeen gehiengoaren zein herritar gehienen iritzia kontuan ez hartzea oinarri izan dituen politika”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak Bilduri leporatu dio, hondakinen auzia arduragabekeriaz kudeatu izana, izan ere, Gipuzkoa tratamenduaren azken fasea gauzatzeko sistema gabe utzi du, hain zuzen ere, hondakinen tratamendua osatzeko konponbiderik gabe. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak segidakoa salatu du: “Bilduk bere helburu nagusia bete du, errausketa-instalazioa gelditzea, argudiorik izan gabe eta indarreko foru araua aldatu gabe. Gainera, Bilduk Europar Batasunaren zuzentarauen aurka kudeatu du, izan ere, Zestoan beste zabortegi bat irekitzea proposatu du, baina aitzitik, ez du hirigintza-plangintzarik, ez ingurumen baimen bateraturik eskuratu. Are gehiago, ez dute jarraitu Europako herrialde aurreratuenek erabiltzen duten sistema, hain zuzen ere, konposta egin, birziklatu eta berriro erabili ezin diren hondakinak errausketaren bidez tratatzeko sistema, betiere, energía balorizatzeko”.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, honakoa azpimarratu du: “Ingurumen ikuspegitik, Bilduren proposamena arduragabea eta arriskutsua da eta segidako oinarria du: Ez nire atzealdeko lorategian. Hau da, Bilduren hainbat kudeatzaile publikok ez du nahi azpiegiturarik egitea, nahiz eta ondoren azpiegitura horiek guztiek erabiliko dituzten, eta beraz, nahiago dute hondakinak kanpora eramatea. Beraz, Bilduk hurbiltasun irizpidea baztertzen du eta, ondorioz, Gipuzkoak energía sortu gabe jarraitzen du, baina, era berean, ordezkari horiek ez dute ezer esaten Gipuzkoan energía nuklearra kontsumitzen dugulako, hain zuzen ere, Frantziako energía nuklearra”.
Gainera, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk Gipuzkoako Hondakinen Partzuegoan ekonomia-kalte handia sortu duela, izan ere, Bilduk nahiago izan du milioika euro ordaindu enpresa eraikitzaileei Zubietako instalazioa ez eraikitzeagatik eta, hilero Gipuzkoak 300.000 euro ordaintzen ditu ezer ere ez egiteagatik. Era berean, Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk ilun kudeatu duela: “Batzarkideok ez dugu jaso informaziorik, hain zuzen ere, bere kudeaketaren kostuaren gaineko informaziorik, nahiz eta behin eta berriro eskatu diogun. Eta, hori guztia segidakoa ahaztu gabe: Bilduren kudeaketak erakundeen izen ona kaltetzen du Europako Inbertsioetarako Bankuaren (BEI) aurrean, izan ere, BEI delakoak finantziatu zituen Bilduk eraiki nahi izan ez dituen instalazioak”.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Bilduk gehiengo absolutua izango balu bezala kudeatu du eta Batzar Nagusien gehiengoa ez du aintzat hartu. Horrek erakusten du Bilduk politika ulertzeko duen modua. Izan ere, bakarrik interesatzen zaiona hartzen du aintzat, bere programarekin bat egiten duena, eta gainerakoren aurka egiten du”. Xabier Ezeizabarrenaren ustez, lau urteotan agerian gelditu da Bilduren gizartea eta politika ikusteko modua, hain zuzen ere, kontrolean oinarritutako modua. Hori da, hain zuzen ere, Bilduren benetako aurpegia: bere iritzien kontrako kontsulten aurka egiten du eta herritarrak kontrolatzeko kamarak jartzen ditu, hau da, duela gutxi gaitzesten zuen metodoa erabiltzen du.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


