Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Errenteriako EAJ-PNVK herritarren 7oo ekarpenetik gora jaso ditu martxan jarritako parte-hartze prozesuaren bitartez
Errenteriarrak modu aktiboan ari dira parte hartzen prozesuan eta eskerrak eman dituzte jasotako ekarpen bakoitzarengatik. Halaber, herritarrak parte hartzen jarrai dezaten animatu nahi dituzte beren kezkak helarazi ditzaten eta azpimarratu dute, EAJ-PNV jasotako proposamen bakoitza aztertzen ari dela.
Errenteriako EAJ-PNVk duela aste batzuk, “Zure Errenteria” ekimenaren barruan azken hilabeteetan egiten ari den partaidetza prozesuaren beste atal bat martxan jarri zuen, errenteriarren iradokizun eta proposamenak jasotzeko herritarren postontzietara galdeketa bat helaraziz, beren Errenteriarako proiektua ekarpen horiekin osatzeko xedez. EAJko alkategai Maite Peñak azaldu duenez, dagoeneko 500 proposamenetik gora jaso dituzte galdeketa hauen bidez, eta orain arte arbel, postontzi, email eta gizarte sareen bitartez bildutako ekarpenei gehituta, 700 proposamenetik gora dira jada jeltzaleek jasotakoak. EAJko kideak oso pozik daude herritarren parte hartze altu eta aktiboa dela eta, horregatik, “eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei egindako ekarpen bakoitzagatik” gehitu du jeltzaleak.
Alkategaiaren hitzetan, “bistakoa da errenteriarrek esateko asko dutela eta esaten duten hori kontutan hartzea nahi dutela”. Maite Peñak gehitu du, “beharrezkoa da herritarrek zer nahi eta behar duten jakitea eta ziur gaude beren ekarpen eta proposamenek gure proiektua aberastuko dutela”. “Herritar asko kexatu dira Errenteria zikina dagoelako eta kale garbiketa hobetzea eskatu digute” azaldu du. “ Asko dira baita ere aparkaleku faltagatik eta azkenaldian egindako aldaketek sortutako trafiko arazoengatik kexatzen direnak. Gehienak 5. Edukiontziaren alde eta atez atekoaren aurka agertu dira; era berean, kaleetan udaltzaingoaren presentzia areagotzea eskatu dute, baita goialdeko auzoetarako irisgarritasuna hobetzea ere eta herritarrek zer esan asko dutela argi uzten duten beste hainbat ekarpen ere jaso ditugu” gehitu du.
Halaber, jeltzaleek gaineratu dute, krisi testuinguru honetan errenteriar asko dagoela kezkatuta enplegu ezagatik eta ildo horretatik, besteak beste, ondorengo proposamenak egin dituzte: enpresei proiektu berritzaileekin laguntzea, auto-enplegurako laguntzak eskaintzea edota langabetuei udaletxeko lanpostuetarako kurtso eta praktikak eskaintzea. EAJ-PNVk jaso dituen beste hainbat ekarpenen artean ditugu haurrak egun euritsuetan jolastu ahal izateko parke estaliak, Fanderian dauden bezalako kirol eremuak edota Errenteriaren arkitektura eta naturari etekina ateratzea.
Maite Peñak azpimarratu du, jasotako ekarpen, iradokizun, kezka eta proposamen bakoitza aztertzen ari direla eta errenteriarrak parte hartzen jarrai dezaten animatu dituzte. Ekarpen hauek, Errenteriako EAJ-PNVren hauteskunde programan bere islada izango dute, proposamen konkretuekin, hala nola, 5.edukiontziaren eta naturaren errespetuan heztearen aldeko apustua, auzoen beharrei arreta egitea irisgarritasuna hobetuz eta eremu estaliak proposatuz, eta kaleetan garbitasuna eta segurtasunari arreta berezia jartzea.
Azkenik, alkategaiak gogorarazi du ekarpenak edota proposamenak egin nahi dituztenek esku-orriaren bitartez edota Facebook (facebook.com/zure.errenteria),) email bitartez (zure.errenteria@gmail.com) edota lokaleko gutunontzi eta arbelen bidez egin ditzaketela beren iradokizunak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


