Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/26

Meagaseko errepidea berritzea eta turismo plana gauzatzea dira Getariako erronkak

Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagai jeltzalea, eta alkatetzarako hautagaia, Uxoa Larrañagarekin batera, lehen sektorearekin, merkataritza eta gizarte arloan lana egiten dutenekin eta herritarrekin elkartu ziren herriaren errealitatea partekatzeko.
Meagaseko errepidea berritzea eta turismo plana gauzatzea dira Getariako erronkak

Uxoa Larrañagak aurreratu du Meagaseko errepidea berritzeak eta Turismo Plan Estrategikoa gauzatzeak lehentasuna izango dutela. 

Markel Olanok, Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaiak, alkatetzarako hautagai jeltzalea den Uxoa Larrañagarekin batera zuzen-zuzenean Getariako errealitatearen berri jaso eta etorkizunera begira eskuartean dituzten erronkak protagonisten ahotik partekatzeko aukera izan dute herrira egindako bisitaldian.

Eguna, Getariako kofradian hasi dute, bertan arrantzaleek dituzten instalakuntzak ikusiaz. Arduradunen eskutik jakin dute gaur egun sektoreak  dituen erronkak, hala nola  fiskalitatea, belaunaldi erreleboa eta kaiko eraikinen berrerabilera.

Halaber, azpiegituraz arraina lonjara sartzen denetik, banaketa saretik pasatuz, arrandegietara heltzeko, kalitate onean mantentzeko eta bermatzeko dituzten aurrerakuntza teknologikoen berri eman diete. Markel Olanok, kofradiak berrikuntzaren eta kalitatearen alde egiten ari den apustua azpimarratu du.

Ondoren, Babexa merkataritza elkartekoekin elkartu dira. Agerian jarri dute “zorionez azken hilabeteetan goraka doan turismoak eragin zuzena duela ostalaritza eta merkataritza negozioetan, eta horrek Getariarako aberastasuna eta lanpostuak sortzea dakarrela” azpimarratu dute. Ildo beretik Markel Olanok Turismo Plan Estrategiko bat gauzatzearen garrantzia azpimarratu du: “modu egituratu batean eta beste erakundeekin elkarlanean, Getariak dituen balioak indarrean jarri eta bultzatu, hala nola Elkanoren 500. urteurrena, Balenciaga museoa eta Getariak dituen beste balio historiko eta gastronomiko guztiak.”

Jarraian, Getariako txakolinaren Jatorri Izendapenaren egoitzan, egun Getaria nazioartean ezaguna egin duen edariaren merkaturatzearen berri eman diete.  

Bisitaldian zehar, orain gutxi zabaldutako eguneko zentrora hurbildu dira. Hemen, Uxoa Larrañaga hautagai jeltzaleak gogoratu du eraikin berri hau Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiek 2013ko jarduerako defizit marjinaren erabilera partekatuan oinarritzen dela. “Gure eguneko zentroak islatzen du ezerk baino hobeto, erakunde desberdinen arteko akordioak lantzeak getariarron bizi kalitatean izan duen onura, horri esker Getariak 650.000 euro lortu baitzituen egoitza hau martxan jartzeko”.

Bisitaldia amaitzeko, bi hautagaiak Getaria Meagasekin lotzen duen  errepidean zehar ibili dira eta Uxoa Larrañagak Markel Olanorekin partekatu du getariarrentzat eta Meagaseko bizilagunentzat azpiegitura honen hobekuntzak ekarriko lukeen abantaila  “batez ere itsas ertzetik doan N-634 errepidean izaten diren lur-jauziak direla eta".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...