Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Nahiz eta dokumentuek kontrakoa frogatzen duten, Bildu-k eta PP-k gezurra esan dute
Eider Mendozak esan du, agerian gelditu dela Bildu eta PP edozer gauza egiteko prest daudela, besteak beste, gezurra esateko eta manipulatzeko prest, izan ere, batzuk boterea galtzeko zorian daude eta besteak porrot handi izateko arriskua dute ustelkeria kasuak direla –eta.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak prentsaurrekoa egin du gaur goizean Bildu, Aralar eta PP alderdiek onartutako ondorio-txostenari buruz hitz egiteko. EAJ-PNVren batzarkideak hiru alderdiei egotzi die, botoak batu izana ondorio faltsuak onartzeko, izan ere, ondorio-txostenaren oinarria ordainketa-agiria ez den dokumentu bat da eta, gainera, Foru Aldundiaren salaketa bertan behera uzten dituzten dokumentuak ezkutatu dituzte.
Horren harira, Eider Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Ondorio-txostenak nahita jasotzen du informazio faltsua, izan ere, txostenak dio obran arbitrajerik ez zela egon eta, hori, gezurra da. Eta EAJ-PNVk dokumentu hori eman dio batzordeari, hain zuzen ere, arbitrajea egon zela frogatzen duen dokumentua – 2007ko uztailaren 2koa –. Gainera, Foru Aldundiak eta Bidegik dokumentu hori dute, baina Bilduk eta PPk nahiago dute informazio hori ezkutatu eta manipulatu, izan ere, bere tesi guztiak bertan behera uzten ditu”. Hortaz, Mendozak salatu du, nahiz eta dokumentuek kontrakoa frogatzen duten, Biduk eta PPk gezurra esan dutela eta manipulatu dutela, eta beraz, edozer gauza egiteko gai direla.
Era berean, batzarkide jeltzaleak Bildu eta PPri leporatu die, ondorio faltsuak onartu izana, betiere, Joseba Permach-en tesiak onartuta eta jarraituta, izan ere ezker abertzalearen jarrera ez da aldatu, lehengo berberek jarraitzen dutelako agintean; eta gainera, salatu du, onartezina dela, nahiz eta Bildu eta PP gezurra esaten ari direla dakiten, EAJ-PNVren hautagai Markel Olano eta Eneko Goia iraintzea eta lapurretan ibili izana leporatzea. Horrenbestez, Eider Mendozak esan du, agerian gelditu dela Bildu eta PP edozer gauza egiteko prest daudela, besteak beste, gezurra esateko eta manipulatzeko prest, izan ere, batzuk boterea galtzeko zorian daude, eta besteak porrot handia izateko arriskua dute ustelkeria kasuak direla –eta.
Mendozak, halaber, azpimarratu du, batzordean erakutsi dela lurrak obran daudela, baina ez Foru Aldundiak hori erakusten duen obraren bideoa eman duelako, baizik eta parte-hartzaile batek irudiak hartu dituelako eta batzordean erakutsi dituelako. Gainera, agerian gelditu da, lurrak ezpondetan, lur-jausien euskarrietan, tunel faltsuetan eta biaduktuen azpialdean konpaktatzeagatik eta zabaltzeagatik ordaindu dela; eta Foru aldundiak 6. modifikatua ere faltsutu duela, izan ere, 2,5 milioi euro – eta ez 2,9 milioi – ordaindu ziren lurrak Osinaldera eramateagatik, Basagoiti ezin zelako erabili.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Argi gelditu da, Bilduren aginteko Foru Aldundiak salaketa faltsua egin duela, informazioa manipulatu duela eta bere tesien aurkako dokumentuak ezkutatu dituela”. Horrenbestez, Bildu eta PP alderdiei arduragabekeria leporatu die, izan ere, nahiz eta frogarik ez duten, bere helburu bakarra izan da EAJ-PNVri erasotzea eta izen ona kentzea. Hortaz, Eider Mendozaren ustez, Bilduren jarrera lotsagarria da kudeaketa publikoan, eta erabat etsigarria abertzaleen perspektiba politikotik.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


