Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maite Peña: “Errenteriarrek herriko kaleetako garbitasuna eta mantenua hobetzea eskatzen dute”
Errenteriako EAJ-PNVk, “Zure Errenteria” ekimenaren barruan, bizilagun ugariren kexak jaso ditu garbitasun falta, txakur kaka, pintada eta pankarten inguruan. Maite Peñak ordenantza bat sortzea proposatzen du, Errenteriak egun islatzen duen utzikeria eta zikinkeria irudia ekiditeko.
Errenteriako EAJ-PNVko alkategai eta bozeramalea den Maite Peñak adierazi du prentsa ohar bidez, errenteriarrak herriko kaleetako garbitasuna eta mantenua hobetzea eskatzen ari direla. Azaldu duenez, “Zure Errenteria” jeltzaleek herritarren iritziak jasotzeko martxan jarritako ekimenaren barruan, Maite Peñak zuzentzen duen lantaldeak kexa ugari jaso dituela garbitasun falta, txakur kaka, pintada eta pankartak direla eta.
“Bizilagunek garbitasun gehiago eskatzen dute eta gobernuko taldeak, herritarrei erantzun beharko lieke, eta bizilagunen arazo errealei irtenbidea eman, azaldu du Maite Peñak, hori dela eta, gure egiten dugu herritarren eskaera, Bilduren gobernuak kaleetako garbitasuna eta mantenua hobetu ditzan”. Honen inguruan, hautagai jeltzaleak dio, EAJ-PNV Errenteriak islatzen duen utzikeria eta zikinkeria itxuragatik arduratuta dagoela, garbitasun falta eta leku publikoetan pintada eta pankarten presentzia handiagatik.
Halaber, EAJ-PNVk proposatzen du, kaleetako garbitasun eta mantenuaren inguruan ordenantza bat egitea, Errenteria txukun egon dadin eta herritarren nahiz gugana gerturatzen diren bisitarien aurrean irudi hobea izan dezan. Azkenik, Maite Peñak azpimarratu du, kaleak garbi mantentzeko beharrezkoa dela herritar guztien partehartzea, eta denon erantzukizuna dela leku publikoak zaintzea eta errespetatzea.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
ERRENTERIA
2026/05/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


