Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bake eta Bizikidetzarako Idazkariak Díez Usabiagari egindako bilera normaltasunaren barruan kokatzen da
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak salatu du Espainiako Gobernua “blokeo eta immobilismo jarrera” izaten ari dela bakegintzan
GBBko presidente eta EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, “normaltasun osoaren barruan” kokatu du Bake eta Bizikidetzako Idazkariak, Jonan Fernandezek, LAB sindikatuko agintari ohiari, Rafa Díez Usabiagari, atzo, Cantabriako El Dueso espetxera egindako bisita. “Normalitatetik kanpo daudenak Espainiako Gobernua, Espetxe Erakundea eta espetxeko zuzendariaren jarrera dira”, ziurtatu du, salatzeko espetxeko arduradunek Bake eta Bizikidetzarako idazkaria Díez Usabiagari egiten ari den bisita bat-batean eteteko hartu zuten erabakia.
Egibarrek azaldu du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean dagoela bakea eta bizikidetza lortzea. Eta, Espainiako Gobernuak blokeo eta immobilismo jarrera izan arren, jakinarazi du Jaurlaritzak aurrera pausuak ematen jarraitzen duela Bake eta Bizikidetzarako Plana eta Hitzeman eta Zuzen Bidean bezalako programen bidez. LABeko sindikalistari egindako bisita Urkulluren Exekutiboa bakegintzaren alde egiten ari den jardunaren baitan kokatu du Egibarrek.
Puntu hori argituta, Espainiako Gobernuaren aurka egin du, atzoko erabakiarekin frogatu delako, “jarrera “blokeatzailea eta immobilista” izaten ari dela. “Gizarteak eskatzen digu aurrerapausoak emateko bakea eta bizikidetzaren alde. Eusko Jaurlaritzak eta EAJ-PNVk hala egiten jarraituko dugu”, ziurtatu du, eta bere alderdiak elkarrizketaren aldeko apustua mantenduko duela aurreratzeko, “hori baita helmugara ailegatzeko bide bakarra”.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
ERRENTERIA
2026/05/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


