Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2013/12/14

Ramon Labayen jeltzalea zendu da.

Samin handiz jaso dugu Ramon Labayenen heriotzaren berri. Euskal herrigintzari ekarpen oparoak egindako abertzalea dela azpimarratu du Joseba Egibarrek.
Ramon Labayen jeltzalea zendu da.

Horrela hitz egin du Joseba Egibarrek :"joan egin zaigu Ramon. Bere ibilbidea ezagutu dugunok, eta gutako askok ezagutu dugu, badakigu oso konprometitua eta emakorra izan dela. Ramon Laien eta euskara, kultura eta komunikabideak, herrigintza erabat txertatuak egon dira. Ekarpen handiak egin ditu.

Herri bat maitatzeko mila modu daude, ez da derrigorrezko politika egitea. Berak ,kultura, euskara, ingurumena, komunikabideak… arlo asko landu zituen eta berak egindakoa hortxe gelditzen da. Bere testigantza hor dago belaunaldi berrientzat eta gure aldetik, alderdiko gizona zen neurrian, bere berezitasunekin eta bere kritiko izateko perfil horrekin, emankorra izan da. Gu guztion partetik bere familiari doluminik sentituena."

Eneko Goiak gogora ekarri du "Ramon Labaienek egun ezagutzen ditugun Euskadiren eta Donostiaren oinarriak finkatzen funtsezko ekarpena egin zuen". “Orotarako jakinminak, Donostiarekiko atxikimendu sakonak eta EAJ-PNVren jokabidea gidatzen duten printzipio etiko zein politikoekiko konpromiso sendoak mugarritu dute Ramon Labaienen bizibidea, eta gu guztiontzako eredu bihurtu”, nabarmendu du.

“Haren lorpen ugarien artean, ezin dut aipatu gabe utzi Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburu zela, EITBren eta egoitza Donostian duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sorreran izan zuen paper erabakiorra. Donostiako alkate gisa, egun ezagutzen dugun hiriaren oinarriak ezartzen funtsezko lana egin zuen. Maria Cristina Hotelaren eta oso une zailean  Zinemaldiari eustearen aldeko apustua egin zuen. Baina batez ere euskaldun eta donostiar handia izan zen eta halakoa izango da gu guztiongan utziko duen hutsunea”, amaitu du Enero Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...