Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV DONOSTIAK UDAL GOBERNUARI ESKATU DIO AZAL DEZALA BERE EZ ARITZEA ALDUNDIAK CARLOS I GELDIARAZI ONDOREN
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak Hiri azpiegituretako eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren agerraldiaren eskera erregistratu du zinegotzi ordezkari horrek Gune Publikoko Batzordean azal dezan zer iniziatiba hartuko dituen udal Gobernuak ordezkari foralek publikoki egin berri dituzten adierazpenen aurrean, izan ere Gipuzkoako Foru Aldundirako Martuteneko biribilgunea birmoldatzea ez dela lehentasunezko gaia adierazi berri dute ordezkari foralek.
”Martuteneko biribilgunea birmoldatzea ezinbestekoa da Carlos I zatitzen duen ‘errepide-horma’ kenduko bada. Lan hori ez dela lehentasunezkoa esateak adierazten du Aldundiak Carlos I-en horma kentzea ez duela lehentasunezkotzat jotzen. Gai hau guztiz garrantzitsua da Donostiarentzat eta udal Gobernuak ezin du beste alde batera begiratzen jarraitu Bildurentzat ezerosoa delako”, nabarmendu du EAJ-PNV Donostiako zinegotzia den Martin Ibabek.
Gai honekiko udal Gobernuak azaldu duen jarrera; ezer ez egitea, alegia, “oso da esangurutsua”, zinegotzi jeltzalearen aburuz, “batez ere kontuan hartuta duela hilabete batzuk udal gobernuak ez zuela inolako oztoporik izan proba moduan Carlos I itxiko zuela iragartzeko, itxierak trafikoan izango zuen eragina egiaztatzeko eta hori guztia ezerezean gelditu denean.” Martin Ibabek uste du hau bezain garrantzitsua den ekimen baten aurrean ezer egin ez izanak “beste behin uzten duela agerian udal Gobernu honek Foru Aldundiarekiko duen menpekotasun maila norainokoa den. Bi erakundeen interesek talka egiten duten bakoitzean, Bilduren balantzak Aldundiaren alde egiten du”.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
LAZKAO
2026/05/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


