Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2013/04/22

EAJ-PNVren USTEZ “DONOSTIARREI BURLA EGITEA DA” UDALETXEAK KARTELAK KALEETAN JARTZEAGATIK AURTEN 6 ZIGOR BAINO JARRI EZ IZANA

Ezarririko zigorren artean -201 €ko balio dutenak- ez dago bat bera ere izaera politiko edo erreibindikatiboa duten taldeei jarrita. Udal Gobernuak uko egin zion Gipuzkoako Foru Aldundiari zigorra jartzeari, erakunde horrek iaz kanpaina instituzional bat egin bitartean kartelak toki ezegokietan jarri bazituen ere.
EAJ-PNVren USTEZ “DONOSTIARREI BURLA EGITEA DA” UDALETXEAK KARTELAK KALEETAN JARTZEAGATIK AURTEN 6 ZIGOR BAINO JARRI EZ IZANA

Beste behin ere, donostiarrok kalean begiztatzen duten errealitateak eta Bilduren gobernuak aurkeztu nahi digunak ez dute loturarik apenas. Donostia, eta Alde Zaharra bezalako zonaldeak batez ere, etengabe ari dira nozitzen non-nahi kartelak eta pankartak ezartzea eta udal Gobernuak ez ditu arau hauste horiek dagokien bezala zigortzen. Ezinbestez sentitu behar dugu talde horiek Zibismoaren Ordenantzari muzin egiteko baimena dutela”, nabarmendu du Aitziber San Roman zinegotziak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldearen iritziz “donostiarrei burla egitea da” Zibismoaren Ordenantzaren 43. artikulua urratuz kalean kartelak jartzeagatik Udalak aurten sei zigor espediente baino tramitatu ez izana; datu horiexek eman baititu udal Gobernuak talde jeltzaleak egindako galdera bati erantzunez. 


“Hain eskasa den isun kopuru hau, apenas dozena erdi zigor espediente urtarrilaren eta apirilaren artean, bat etorri da denboran kartelak ezartzearen ugaltzearekin eta kartel horietako gehienak oso lotuta zeuden sektore politiko jakin bati. Donostia, eta Alde Zaharra bezalako zonaldeak batez ere, etengabe ari dira nozitzen non-nahi kartelak eta pankartak ezartzea eta udal Gobernuak ez ditu arau hauste horiek dagokien bezala zigortzen. Ezinbestez sentitu behar dugu talde horiek Zibismoaren Ordenantzari muzin egiteko baimena dutela”, nabarmendu du Aitziber San Roman zinegotziak.

Abiarazi diren sei zigorren artean, 201 €ko isunak mugatzen dituztenak eta zigortutakoek helegitea aurkeztu dutenak, ez dago bat bera ere izaera politiko edo erreibindikatiboa duten taldeei jarrita, denak baitagozkie partikularrei eta denbora-pasako enpresei. Era berean udal gobernuak jakinarazi digu uko egin diola Gipuzkoako Foru Aldundiari zigorra ezartzeari erakunde horrek iaz kanpaina instituzional bat egin bitartean kartelak toki ezegokietan jarri bazituen ere. Udal Gobernuak dio “oinarri juridikorik” ez dagoela zigorra abiarazteko, kartelak kenduta zeudelako espedientea martxan jarri zenerako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...