Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2012/09/28

JOSU ERKOREKA: "EZKER ABERTZEALEAK LEHENDAKARI AGIRREREN ANTZA IZAN NAHI DU, BAINA HONEK BETI ARMAK ERABILTZEARI UKO EGIN ZION".

Madrilgo Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren diputatu eta bozeramaile Josu Erkoreka Arrasateko batzokian egon da eta politika-egoerari errepasoa egin dio.
JOSU ERKOREKA:

Munduko ekonomia-egoeraren azterketa egin eta gero, Erkorekaren ustez, "Txina, India edo Brasil bezalako herriak garrantzi handia hartzen ari dira eta, ordea, Estatu Batuak-ek eta Europak behera egin dute". Halaber, Erkorekak honakoa azpimarratu du: "Egun munduak ez du zer ikusirik duela 50 urtekoarekin eta, egun, garrantzi handiko eta, era berean, une zaila bizi dugu".

Josu Erkorekak datozen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruz hitz egin du eta euskal politikak bizi duen garaia aztertu du: "EAJ-PNV beti izan da apustu sendoa. 35 urtetan kudeaketa zintzoa egin dugu". Orobat, Erkorekaren aburuz, "EAJ-PNVk ezin du bere burua alderatu PSE nahiz PP rekin, izan ere bi alderdi horiek beste liga batean daude, alegia, Espainiakoan. Gainera, ekonomiaren kudeaketa oso txarra egin dute. Horren ondorioz, Espainiako zor-publikoak gora egin du eta, orain, banketxeei diru-kopuru handiak ordaindu beharko zaizkie eta, horiek ordaintzeko, zerbitzu publikoak murriztu behar dituzte".

Ildo beretik, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren ordezkariak segidakoa esan du: "Euskadin, PPk ezin du esan ardurarik ez duenik, sozialistek egindako zorran, izan ere, Patxi Lopezen gobernua babestu dute. Batzueei zein besteei bost axola Guadalajara edo Euskadiri buruz ari diren. Haientzat dana de Espainia".

Ezker Abertzaleari buruz, EAJ-PNVren diputatuak ondorengoa azpimarratu du: "hainbeste sufrimendu, indarkeria, gizarte- zein ekonomia-kostu eta gero, Arnaldo Otegik kartzelatik txio bat bidali du, bere helburua EAJ-PNV baino eserleku gehiago bat lortzea dela esanez. Arnaldo Otegik helburu hori 1977.urtean jarri zezakeen eta hainbeste sufrimendu ekin izango genukeen". Honenbestez, Erkorekaren ustez, "Ezker Abertzaleak Lehendakari Agirreren antza izan nahi du, baina honek beti uko egin dio armak erabiltzeari. Gainera, Agirre lehendakariak esan zuen bezala, 'eskuak odolez zikinduta dutenek ezin dute lehenengo ilaran jarri Euskadiren autogobernuaren alde borrokatzeko'".

Azkenik, Josu Erkorekak Kontzertu Ekonomikoari buruz hitz egin du eta bere sorrera 1878.urtean jarri du, foruen abolizioaren ondoren, bigarren Guda Karlistaren ostean: "Euskadik beti izan du Kontzertua Frankoren garain izan ezik. Orduan, soilik Arabak eta Nafarroak izan zuten, izan ere Gipuzkoa eta Bizkaia traidoreak izendatuak izan ziren". Hori dela eta, Erkorekak honakoa azpimarratu du: "Kontzertu Ekonomikoa aldibakarreko arriskuan oinarritua dago eta, beraz, kudeaketa txarra egiten duenak, emaitza txarrak izango ditu. Hau da, nahi dudana egiten badut, eta jasotzen dudana baino gehiago gastatzen badut eta, gainera, industria-sustatzeko nahiz aberastasuna sortzeko politikak egiten ez baditut, ez zaizkit kontuak aterako. Egunero lana egin behar da eta administrazio-, ekonomia- eta politika-arloan kudeatzen jakin behar da".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...