Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
ARANTXA TAPIA: “LAN EGITEN JARRAITUKO DUGU IRUN EUROPAREKIN AHT-REN BITARTEZ LOTU GAITZAN”.
Diputatuen Kongresurako hautagaiak esan duenez, "Irun da Gipuzkoan langabezi tasa altuenetarikoa duen herria. Horri aurre egiteko honakoa egin nahi dugu: garraioen sektoreari bultzada eman eta kalitatezko enplegua berrikuntza eta teknologia arloan sortu".Irungo Udaleko EAJ-PNVren bozeramaile Xabier Iridoy-ek goraipatu du, "Zubietako teknologia parke abian jartzeko diputatu jeltzaleek burututako lana".
Gaur goizean, Irunen egindako adierazpenetan Arantxa Tapiak Irungo herriak bizi duen egoera aipatu du eta segidakoa esan du: "krisialditik irtetzeko ezinbestekoa da enplegua sortzea. Irun da Gipuzkoan langabezi tasa altuenetarikoa duen herria. Horri aurre egiteko honakoa egin nahi dugu: garraioen sektoreari bultzada eman eta kalitatezko enplegua berrikuntza eta teknologia arloan sortu". Honenbestez, Tapiak azpimarratu duenez, "aurreko legealdian Zubietako eremuan teknologia parkea garatzeko dirua lortu genuen, eta datorren legealdian teknologia parkea egia izateko lan egiten jarraituko dugu".
Bestalde, Tapiak adierazi duenez, "Europa eta Iberiar peninsularen artean bi lotura dadue, eta Irun horietako bat da. Horregatik, Irun salgai zein bidaiarien ardatz atlantikoaren gune garrantzitsua izatea nahi dugu". Ildo beretik, Diputatuen Kongresurako hautagaiak segidakoa gogoratu du: "Ez PPren ezta ere PSOEren lehentasunen artean, ez da egon AHTa Euskadira iristea, eta, are gutxiago, AHTa Irunetik igaro eta Europarekin lotura izatea. EAJ-PNV izan zen Europarekin lotura Irunetik martxan jarri zuena".
Halaber, Arantxa Tapiak zehaztu duenez, "behin AHTa eraikitzen hasi zenean, beste oztopo baten aurrean aurkitu ginen, hain zuzen honakoa: Estatu espainiarrak ardatz mediterraneoari garrantzi handiagoa eman zion. EAJ-PNVk, ordea, ez zegoen horrekin ados, eta Irunek Europarekin lotura izan behar duela aldarrikatzen jarraitu genuen; izan ere, ez genuen aisialdirako uharte batean bihurtu nahi. Orain, Bruselak arrazoia eman digu, eta ardatz atlantikoa mediterraneoa bezain garrantzitsua dela esan du; beraz, garatzea baino ez zaigu geratzen, eta horren alde lan egiten jarraituko dugu".
Irungo Udaleko EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak, aldiz, orain bukatzen den legealdian gure diputatuek Euskadiren eta Irunen interesak defenditu dituztela baieztatu du Xabier Iridoy Irungo Udaletxeko bozeramaile jeltzaleak.
Gizarte Segurantzarekin hitzarmen bat sinatzea lortu dutela gogorarazi du, 1992 urte arte aduana agentzietako langileak izan zirenek beren erretiro pentsioa kobratu ahal izateko. "Irundar asko dira hitzarmen honen ondorioz pentsioa jasoko dutenak" adierazi du Iridoyk.
"Gainera, gure Madrilgo diputatuek ia 2 milioi euro ekarri dituzte eskualdera etorkizunean izango den Zubietako parke teknologikoan inbertitzeko. Irunen, Gipuzkoako langabezia tasa altuena dagoen hirian, lehentasuna da lan merkatua suspertzea eta lanpostuak sortzea" jarraitu du.
"Hasiko dugun legealdi berrian, Arantxa Tapiak eta gure taldeak Madrilen lanean jarraituko dute Euskadiko eta Irungo interesak defenditzen" amaitu du EAJ-PNVko Irungo bozeramaileak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



