Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2008/02/27
JOSE RAMON BELOKI: "EUSKAL "Y"ren HISTORIA EZETZAREN HISTORIA DA"
Gaurko mitinean, Joseba Egibarrekin batera, Jose Ramon Beloki zerrenda burua eta Jokin Bildarratz Tolosako alkatea eta EUDELeko presidentea izan dira.
EAJren zerrenda burua euskal Y grekoaz aritu da gaurkoan. "PSOEk beharra izan zuenean EAJk bere botoak eman zizkion, horri esker martxan dago egitasmo hau" adierazi du. Honez gain, Euskadiren garapenean horren garrantzitsua den azpiegitura hau egiten 20 urteko atzerapena izatea, "bai PSOEren eta bai PPren gobernuen nagikeriaren eta utzikeriaren erruz gertatu da". "Euskal eskumenak beraientzako gordetzen dituzte jeloskortsu, ondoren, ezer ez egiteko. Hori da dagoena", erantsi du.
Belokik euskal Y grekoaren historiaren birpasa egin du. "Eman diren aurrerapausoak ez dira inondik inora orain sozialistak saltzen saiatzen direnak". Baina, "zorionez, Kongresuko "Diario de Sesiones" delakoak, zehatz mehatz jasotzen du, esandako eta egindako guztia" gaineratu du.
Belokiren hitzetan, "euskal Y grekoaren historia EZETZarena da. Estatuak etengabe ezetza eman dio proiektua burutzeari". Jarrera honen aldaketa (bi aldiz ezetz eman eta gero) 2006. urtean eman zen, hain zuzen ere urte horretako aurrekontuen eztabaidan PSOEk EAJren botoen beharra izan zuen, "orduan esan genuen euskal Y grekoa martxan jartzea zela gure baldintza". "EAJ hor izan ez balitz, ideiak garbi eta erabakimenez egun euskal Y grekoa literatura besterik ez litzateke izango", zineztatu du.
"Hauxe da benetako historia, eta orain alferrik saiatuko dira beste bat idazten" nabarmendu du diputatugai jeltzaleak. "Estatuaren administrazioaren etengabeko utzikeriaz gain" herri honek "aitzineratu behar duenean ETAren kontrako postura ere jasaten du, bortizkeria barne, beraiek sartuta dauden irteerarik gabeko geldialdiak guztiak amildegira eraman behar omen gaitu" ñabartu du. Bere hitzaldia konpromiso zehatz batekin bukatu du: "gu edozein kasutan, etorkizunaren aldeko apustua egingo du, arriskatuko gara; horretarako, besteak beste, Madrilera joan nahi dugu martxoaren 10etik aurrera".
Ondoren EUDELeko presidenteak, Jokin Bildarratzek, hartu du hitza. Jokin orain bi legealdi senatari izan zen eta Madrilen Euskal Talde indartsua izatearen garrantziaz aritu da. Euskal udaletxeen egoera ekonomiko osasuntsua indar horrekin ere harreman zuzena duela azpimarratu du. "PPk edota PSOEk gehiengo absolutuarekin gobernatuko bazuten euskal udaletxeek dugun aurrekontuaren erdiarekin moldatu beharko ginen" baieztatu du. "Eta ez pentsa diru hori oparia denik, euskaldunok Kupoaren bitartez ordaindutako dirua da" ñabartu du. Horregatik guztiagatik Lehendakariarekin eta Joseba Egibarrekin bat dator, "ez dakit PP eta PSOEK berdina direnentz, baina berdin jokatzen dute".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



