Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/03/06

Aitor Alberdi Eibarko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Aitor Alberdi Eibarko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia



Duela 50 urte jaio zen Aitor Alderdi Arizaga, euskaraz mintzatu eta bizi den eibartarra.

Betidanik antolatu izan diren kultur ekintza anitzetako partaide; batez ere “...eta kitto” Euskara Elkarteak antolatu izan dituenetan. Bertan hainbat erantzunkizun hartu izan ditu eta, gaur egun, berak oso maite duen eta gure kultur adierazpen den bertsolaritzan dihardu.

EAJko bazkide, 1999 eta 2003ko udal hauteskundeetan Alderdiko udal zerrendan parte hartu du, eta azken legealdian trafiko, hirigintza eta herri lan nahiz erakundeekiko harremanetarako batzordean egin du lan. Azken legealdi honetan udal zinegotzi taldearen bozeramale izendatu zuten.

Kirola bihotzean, mendia du afizio eta Eibarko Udal Kirol Patronatuko kidea ere bada.

Sektore industrialean lanean aritu da zinegotzi izan aurretik; logistika eta salerosketa alorretan, hain zuzen ere.

Ezkondua eta bi seme-alabaren aita, musika eta sukaldaritza atsegin ditu; eta erabat gustuko, Eibar inguratzen duten mendi lerroetan barne ibiltzea.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...