Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2007/01/31

Maria Eugenia Iparragirre, Irungo alkatetzarako EAJren hautagaia

Maria Eugenia Iparragirre, Irungo alkatetzarako EAJren hautagaia

Maria Eugenia Iparragirre Irunen jaio zen orain 38 urte, ekainaren 25ean. Angel Perezekin ezkonduta dago eta bi seme-alaben ama da: Ander eta Miren.Txikitatik Irungo zenbait entitatetan parte hartu zuen eta, partehartze eta ingurunearen beharrei erantzute asmoz, grina horri jarraituz gaztaroan, entitate horietan arduradun gisa lan egitera pasa zen (parrokia, aisialdi taldeak, ONGak…).

Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan burutu zituen ikasketak. 1989tik Irungo "El Pilar" ikastetxeko irakasle bezala jardun da. Ordutik hona lana eta prestakuntza bateratu ditu hainbat ikastaro eta batzarretan parte hartuz bere ikasketak osatzeko. Besteak beste, euskaraz ikasi zuen bere unibertsitateko ikasketa garaian. Ikasketa horien bukaeran EGA eskuratu zuen. Irundar honek Euskara eta Erdara ez ezik Frantsesa ere badaki.

Esparru sozial desberdinetan urte askotan parte hartu ondoren, bere helduaroan, ilusio eta energi horiek guztiak esparru politikora bideratu zituen.

Horregatik, bere ustez, bere herriarentzat onura gehien ekarri zezakeen partidu politikora afiliatu zen; EAJ-PNVra alegia.

Egun Irungo EAJ-PNVko Uri Buru Batzarreko kidea eta uri erakundearen ordezkaria Erki Batzarrean.

Aipatutako gizarte grina horietaz gain, edo agian, honekin loturik, Mari Eugeniak txikitatik, bere familiakoek bezala, kantua maite du eta hainbat abesbatzetan parte hartu du (parrokikoan, Ametsa, Eskifaia etab..). Gaur egun, Donostiako Orfeoiko kide da.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...