Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2006/07/31
MARKEL OLANO: “Euskal gatazka politikoa konpontzeko, Zapaterok erabakitzeko eskubidea onartu behar du”
Hasi berri den bake prozesua euskal arazoa konpontzeko aukera ezin hobea dela nabarmendu du EBBko kideak.
San Inazio Egunaren bezperan urtero egin ohi bezala, Zumaian, hitzaldi politikoa eskaini du Markel Olano, EBBko kideak. Euskal gatazka politikoaren konponbidearen funtsa erabakitzeko eskubidearen onarpena dela azpimarratu du mintzaldian Markel Olanok. Zentzu horretan, hainbatek darabilten “akordio trasbersalak” esapidea aipatzen denean, Irlandako bake prozesuaren eredua jarraitzen dela azaldu du. Honen haritik, bake prozesu hartan, 1993an Britainiar Gobernuak Irlandako biztanleen autodeterminazio eskubidea onartu zuela ekarri du gogora Olanok, Downing Streeteko Adierazpena, alegia. EBBko kideak ohartarazi bezala, “Adierazpen hartan, erabakitzeko eskubidea onartu zen eta bere egikaritza hitzartu egin behar zela adostu zen”. Beraz, “biak dira ezinbestekoak; autodeterminazio eskubidea onartu eta akordio trasbersalak lortzeko lan gogorra egin”, argitu du. Zeregin horretan, Zapaterok ere bere egitekoa du, “erabakitzeko eskubidea onartu ezean, ez baitu euskal gatazka politikoa konponduko”, amaitu du Markel Olanok.
2004ko abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu Estatutu Polítiko Berriaren Proiektuak jasotzen dituen funtsezko oinarri biak, Euskal Herriaren aitortza eta bere erabakitzeko eskubidea, hain zuzen, inoiz baino indar gehiago hartu behar dutela uste du Markel Olano, EBBko kideak. “Zapaterok Estatutu Proposamena eta Ibarretxe Lehendakaria bera ere amortizatzen ahaleginduko da”, zehaztu du, eta, horregatik, “euskal gizartea bizkortu eta aktibatu egin behar dugu, erabakitzeko eskubidearen berme-eragile izan dadin. Hori baita gatazka politikoaren konponbidearen giltza”. “Euskal gizarteak hasieratik hartu behar du parte bake prozesuan eta berorren berme izan”, argitu du EBBko kideak.
Nabarmenak...
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



