Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Ez adiorik Rafa
Ezusteko mingotsa izan dugu Rafa Uribarren Axpe alderdikidea hil dela jakitean.
Atsekabean lehenik etxekoak dauzkagu gogoan. Doluminak emazte Agustinari eta seme-alaba Enarari eta Rafari eta sendiari. Agur sentitua Tolosaldeko eta Arrasateko alderdikide eta lagunei.
Une tristea benetan, eta aldi berean eskerrak emateko ordua. Rafa Uribarrenek Euskadiri eta Eusko Alderdi Jeltzaleari emandakoa asko eta ona izan da denbora luzean. Batetik alderdi barruan, GBBko burukide, eta bestetik, erakundeetan herri-ordezkari. Lehenik zinegotzi, Arrasaten lau urte eta Anoetan hamasei. Nekazaritza bokazioa eta albaitaritza-ezagutzak herrigintzara eraman zituen, Eusko Legebiltzarrean hamar urte, 1995tik 2005era, eta gero Gipuzkoako Foru Aldundian Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu, 2005etik 2011ra; Osakidetzan lurralde ordezkari izana eta oraingo legealdi hasieran Batzar Nagusietan batzarkide, baserri, baso, mendi, abeltzaintza, hain bereak zituen gaiak eramaten.
Alderdiari leiala, euskaldun abertzalea. Beti laguntzeko prest, adeitsu eta harrera oneko. Politika-ofizioa kirol-afizioaren balioekin jazten zuen: txirrindularitzak, errugbiak, mendizaletasunak talde-lana, sakrifizioa eta ausardiaren eta zuhurtasunaren arteko oreka bilatzen laguntzen zioten, Rafak zioenez. Abertzaletasun jatorrak eta herrigintza eraikitzaileak behar dituen balioak, diogu guk. Ez ditugu ahaztuko.
Aberri Askeko egun handira arte!
Goian bego Rafa Uribarren Axpe.
EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarra
2026ko abuztuaren 12an
Destacados...
Gipuzkoa
31/07/2026
Donostia-San Sebastian
29/07/2026
Urnieta
03/07/2026
Zarautz
30/06/2026
Oarsoaldea
24/06/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS



