Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
“EUSKARA ETA HERRIA” Euskarari aurrera eragiteko urratsak pentsatzen

Hizkuntza biziberritzeko prozesuan, bidegurutzean gaudela edo biribilgunean gabiltzala diote arlo honetan diharduten eragile eta aditu askok.
Hari horretatik tiraka, Euskaltzaindiaren baitako EUSKARAREN GOGOETAGUNEA euskararen etorkizun-ikuspegia lantzen ari da, nondik nora jo beharko litzatekeen hausnartu eta proposatzeko.
Gogoetagunea egiten ari den lan horren berri jakin eta horren ondorioz hizkuntza politikan agintari eta alderdikide garen aldetik egin dezakegun ekarpena lantzeko elkartu gara Zarautzen, “Euskara eta Herria” zikloko lehen saioan.
Orain arte berebiziko lana egin da erakundeen babesarekin eta herriaren ekimenarekin euskara biziberritzeko. Mende berriak galdera eta egoera berriak dakarzkigu euskararen bidera, aurrera nola egin ikusteko. Eta estrategia berriak pentsatu eta gauzatu behar ditugu etorkizun ikuspegiz, orain arteko eskarmentua kontuan hartuz eta sormenez, aurrerapenak erabiliz, besteak beste zientziak eman ditzaken gakoak ondo barneratu eta aztertuta.
Destacados...
Gipuzkoa
09/04/2025
EBB
30/03/2025
EBB
30/03/2025
Noticia
30/03/2025
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
31/08/2018