Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Amarozko bizilagunek auzoan gauzatuko diren ekimenak definitu zituzten larunbateko galdeketan
Jai giroan ospatu zen galdeketa eta bozkatzera deitutako 1.105 lagunetik, 513k hartu zuten parte, %46ak hain zuzen ere
Galdeketa goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte luzatu zen Amarozko Giza Eskubideen plazan Tolosako Udalak jarritako karpan. Bozkatzera deitutako 1.105 lagunetik, 513k hartu zuten parte, %46ak. 11 pertsonen botoak baliogabeak izan ziren eta 1 zuria. Jai giroan ospatuko zen galdeketa Amarozko Auzo Elkarteak antolatutako egitarau oparoa medio: dultzaineroak, antzerkia, toka txapelketa, hamaiketakoa, tailerrak, pailazoak...
Auzotarrek parte-hartze prozesuan zehar dituzten beharrak identifikatu zituzten eta 8 dotazio proiektu lehenetsi ziren. Udalak teknikoki eta ekonomikoki izan dezaketen bideragarritasuna aztertu zuen eta horien gainean landutako hiru lote osatu ziren, bakoitzak hainbat proiektu bereganatuz. Ezarritako hiru aukerak puntuatu zituzten auzotarrek igandean hiru, bi eta punto batekin.
A A aukera lehenetsi zuten auzotarrek. Hau da auzo-etxe eta anbulatorioko eraikinak egokitzea; hexagonoaren ondoan erabilera anitzeko eremu estalia jartzea; Bolatokia egokitzea; haur parkeen erreforma (lurra eta joko elementuak), horietako bat gutxienez estaliz; eta espaloiak eta errepide zorua hobetzeko 300.000 euro, 2 eta 4 zonaldeak lehenetsiz.
Hemendik aurrera proiektu hauek garatuko dira Tolosako Udalak funts horretarako 2017ko aurrekontuetan ezarritako 50.000 euroekin. Proiektuen garapenaren koordinazioa Tolosako Udalak eta Amarozko Auzo Elkarteko Hirigintza taldeak elkarlanean gauzatuko dute.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
22/04/2026
LAZKAO
13/04/2026
Gipuzkoa
30/03/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


