Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
07/08/2015

Zestoako Udalak Joxe Mari Kortaren oroimenezko ekitaldiarekin bat egingo du

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat ere izango da bihar Joxemari Kortaren omenaldian.
Concejales de EAJ-PNV de Zestoa

Joxe Mari Korta, Arroa Beheko seme zena, abertzale, euskaltzale, kirolzale, enpresari eta gizon herrikoia, ETAk erahil zuenetik hamabost urte betetzen diren honetan Zestoako Udalak, herritarren ordezkaritzan, bere oroimenezko elkarretaratzera gehituko dela adierazi nahi du.

Gure artean iraganean gauzatu izan diren bidegabekeriak oroituz aurrerantzean guztion arteko elkarbizitza baketsua eta bidezkoa eraikitzeko gai izan gaitezen, larunbatean hilak zortzi, Joxe Mari Korta Fundazioak egiten duen ekitaldian parte hartzeko erabakia hartu du Udal gobernuak.

Gipuzkoako Foru Aldundia ere Kortaren omenaldian izango da

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat joango da bihar duela hamabost urte ETA-k erahil zuen Joxemari Kortaren omenaldira.

Omenaldia Zumaian izango da, eguerdiko 12tan, eta bertan izango dira, Denis Itxaso, jarduneko Diputatu Nagusia; Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Diputatua; eta Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaria.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...