Gipuzko Buru Batzarra
Noticias
Etxebizitza lortzea eta lana aurkitzea Getariako gazteen arazo nagusienak
Uxoa Larrañagak adierazi du gehiengo batek Getarian bizi eta lan egitearen aldeko apustua egiten dutela. “Ondorio baliotsuak dira eta gogoan hartuko ditugu programa gauzatzerakoan” esan du hautagai jeltzaleak.
EAJko gazteek Uxoa Larrañaga alkatetzarako hautagai jeltzaleari eta Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariari helarazi diete eta beraiekin partekatu dute Aste Santu aurretik herriko gazteekin egindako jardunaldian ateratako ondorioak. “Ondorio baliotsuak dira eta gogoan hartuko ditugu programa gauzatzerakoan” esan du zerrendaburuak.
Uxoa Larrañagak adierazi du getariar gazteak herrian bizi eta lana egiteko apustua egiten dutela baina “Euskadiko hainbat herrietan bezala, etxebizitza bat lortzea eta herrian bertan lana aurkitzea arazo dira. Batetik, Getarian dagoen etxe bizitzen eskaintza nahiko urria delako eta daudenak merkatu pribatukoak direlako eta prezio horietan gazteak alienaturik geratzen dira eskubide honetatik”. “ Honi erantsi behar zaio azken urte hauetan udalak ez duela bultzatu gazteak etxeak alokatzea ahalbidetzen duen ekimen politikarik” esan du.
“Horrexegatik, beharrezkoa da etxebizitza politika serio bat gauzatzea, dauden beharrak aztertu, eta udaletxetik beste edonoren interes partikularren aurretik, getariarren eskaerei lehentasuna eman. Azken batean herri baten etorkizuna egunero bertan bizi direnak bermatzen dute.”
Lana aurkitzea da beste kezka nagusietariko bat. “Nahiz eta gazte gehienek lana egin, denboraldi bateko lanak izan oi dira gazteek duten prestakuntza baino beheragokoak” esan du Larrañagak. “Getarian normalena , ostalaritzako sektorean lan egitea da, udako denboraldian batez ere”. “Bat baino gehiagok helarazi digu , ekintzailetzarako gogoa baina merkatuaren segurtasun gabeziak atzera botatzen dituztela batez ere autonomien erregimenarekin ordaindu beharreko zergak traba handia direlako hasteko orduan”.
Halaber eta ondorioetako bat udalaren inplikazio falta azpimarratu du . “Batez ere gazteen denbora librearen aurrean udalak eskaintzen dituen kultur jarduerak Getariako gazteek eskatzen dituztenetik oso urrun daudelako” gehitu du.
Destacados...
Donostia-San Sebastian
22/04/2026
LAZKAO
13/04/2026
Gipuzkoa
30/03/2026
Noticias más vistas...
EBB
12/04/2019
EBB
21/04/2019
Gipuzkoa
20/04/2019
EBB
11/04/2019
EBB
13/04/2019


Contacto
WWW.EAJ-PNV.EUS


