Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
20/03/2015

Getariako Alkateak guztiok ordaintzen dugun udal brigada erabili du bere mitin alderdikoia egiteko

“Publikoki eskatzen dugu brigadako langile horien lan orduen kostua zenbatekoa izan den jakitea, Bilduk ordaindu dezan diru konpuru hori udaletxeko kontu-hartzailetzan”, adierazi du Getariarako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Uxoa Larrañagak.
Uxoa Larrañaga

Bilduk mitina antolatu zuen, ostiralean, Getarian, eta bertan izan ziren herriko Alkatetzarako eta Gipuzkoako Aldundirako hautagaiak,  Nika Lertxundi  eta Xabier Olano, hurrenez hurren. EAJ-PNVk gogor salatu du Bilduk udal brigada erabili duela bere mitin alderdikoia egiteko. Izan ere, mitina aurreko eta amaitu osteko lanak egiteko udaleko brigadak erabili zituzten.  “Alkateak guztiok ordaintzen dugun udal brigada erabili du bere mitin alderdikoia egiteko”,  salatu du talde jeltzaleak.

EAJ-PNVren hautagaiak, Uxoa Larrañagak, bere haserrea agertu  du: “Benetan lotsagarria da  desberdin pentsatzen dugunon zergen bitartez ordaintzea alderdi politiko baten antolakuntza”. “Zilegi da alderdi batek nahi duen ekintza politikoa egitea eta horretarako beharreko bitartekoak jartzea, baina beti ere antolatzen duen alderdiak ordaindu beharko ditu gastuak, eta ez herriko langileak erabili, hala agintzen dielako udaletxetik”, gaineratu du. Jakinarazi du Bilduren jarrera “benetan larria dela”, alkateak,  aurreko asteazkeneko komisioan, udal brigada langile aldetik “oso justu zebilela” adierazi zuelako, “eta, hori jakinda ere, Bilduren mitina antolatzeko erabili duelako”.

Alde horretatik, bozeramaile  jeltzaleak alkateari exijitu dio udalak dituen langileak ez ditzala erabili bere alderdiaren mesedetarako, eta argitu dezala modu publikoan brigadako langile horien lan orduen kostua zenbatekoa izan den, Bilduk diru kopuru hori udaletxeko kontu hartzaileari ordain diezaion. 

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...