Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
06/11/2014

Ordiziako etxe hutsei ezarritako IBIaren errekargua diskriminatzailea da Goierriko beste udalerriekiko

“Kaltetuak diren ordiziarrak laster egingo den bilerara deitzen ditugu neurri honen aurka alegazio bateratu bat landu eta aurkezteko” adierazi du Jose Miguel Santamariak
Ordiziako etxe hutsei ezarritako IBIaren errekargua diskriminatzailea da Goierriko beste udalerriekiko

2015erako tasak eta ordenantzak onartu ondoren, Ordiziako EAJ-PNVren udal taldeak dio etxe hutsak deituak direnei IBIaren %50ren errekargua mantentzea “Goierriko beste hamar udalerrietako bizilagunekiko diskriminazioa mantentzea da”.

Bozeramaile eta alkatetzarako hautagai jeltzalea den Jose Miguel Santamariak, bere taldearen jarrera “kritikoa baina eraikitzailea” dela esan du eta bozkatzerakoan abstenitu egin zirela honakoa gehituz: “elkarrekin landu genituen eta egiterakoan, izozteari eta gehikortasunari buruz jarritako oinarri orokorrekin ados geunden nahiz eta ezberdintasuna izan ondasun higiezinaren gaineko zerga edo IBIaren errekarguan”.

Honi buruz adierazi du errekargua aplikatzen ez dituzten Beasain, Legorreta, Gabiria, Arama edo Mutiloa moduko 10 udalerri daudela Goierrin eta lehen aplikatzen zen Errenteria bezalako udalerrian kendu egin dutela. Ordiziara bueltatuz, azpimarratu du iazko urtean errekarguaren aurka egindako 136 erreklamazioetatik 124 onartu zirela, %91. “Neurri honen helburua dirudi diru gehiago biltzea eta hiritarrei trabak jartzea dela urtero behartzen bai zaie erreklamazioa egitera. Askok, ez dakitelako edo beste arrazoi batzuengatik ez dute egingo eta neurri honekin zigortuta jarraituko dute” baieztatu du.

Bilera deialdia

Zentzu honetan jakinarazi du ordiziarrak osoko bilkuraren erabakiaren aurkako alegazioa aurkezteko aukera dutela , Gipuzkoako Buletinean argitaratu eta 30 eguneko epean.

Alegazioen gaia eztabaidatzeko Santamariak kaltetuak sentitzen direnentzat datorren asteartean, hilak 11, 19:00etan, Barrena jauregian egingo den bilerarako deia iragarri du alegazio bateratu bat aurkeztu eta errekarguaren ezeztapena lortzen saiatzeko. Halaber harremanetarako ordiziaelkarrekin@gmail.com helbidea prest dago.

Ordenantzan jasotzen diren beste neurriei dagokionez, bozeramaile jeltzaleak gogoratu du hauetako batzuk aurreko gobernuek landu zituztela, hala nola familia ugarientzako hobariak . “Hauek desagertzeko zorian egon ziren 2011n baina familia beraiekin landutako alegazioari esker mantentzea lortu genituen. Berdin gertatu zen merkatari, lantegi berrien eta etxeetako irisgarritasun obretako tasetako hobariekin.

Ildo berean aurreratu du azken urtean edo urteetan galerak izandako merkatari eta industriei IBIan eta EJZ (Ekonomi Jardueren gaineko Zerga) tarifa berezia edo hobariaren proposamena, foru eskuduntza dela medio, aurrera ez atera arren, “2015eko aurrekontuetan laguntza programa bat planteatuko dugu eta EJZri dagokionez berriro aurkeztuko dugu alegazio epearen barruan”.

Amaitzeko, bere kezka agertu du zaborren tasak izoztearen aurrean, etorkizunera begira erabakiak eduki dezakeen ondorioengatik. “Beldur gara, azpimarratu du, bat batean igoera handiak planteatzea, are gehiago, bilkura berean, Sasietako mankomunitatean Bilduko ordezkari direnek aitortzen zutenean gaiari buruzko informaziorik ez zauzkatela”.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...