Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
28/04/2007

AITOR URRUTIA OYANGUREN, ESKORIATZAKO ALKATETZARAKO EAJ-PNVren HAUTAGAIA

AITOR URRUTIA OYANGUREN, ESKORIATZAKO ALKATETZARAKO EAJ-PNVren HAUTAGAIA

Atzo gauean Eskoriatzako EAJ-PNVk alkatetzarako hautagaia aurkeztu zuen. Eta ez edonola aurkeztu ere, Eskoriatzako Batzokiaren inaugurazioa ere egin zuten ekitaldi berdinean. Beraz, hautagai berria eta batzoki berria Eskoriatzan. Lanerako prest!

Egunaren garrantziaz jabetuaz bailarako alderdikide eta alderdizale ugari parte hartu zuten ekitaldian, besteak beste Arritxu Oliden Aretxabaletako alkatea, Victoriano Gallastegi Bergarako alkatea, Juan Carlos Bengoa Eskoritzako alkatea eta Luis Maria Apraiz, Arrasaterako EAJ-PNVren alkategaia. Guzti hauekin batera Joseba Egibar, Eneko Goya eta Elia Arrese Gipuzko Buru Batzarreko kideak izan ziren. Eskoriatzako enparantzan egin behar zen ekitaldi politikoa, Batzoki barrura eraman izan behar zuten, eguraldia medio.

Ekitaldi politikoari Josu Ezkurdiak, Uri Buru Batzarreko presidenteak, eman zion hasiera bertaratutako guztioi eskerrak emanez. Eskoriatzan Batzokia izatearen garrantzia azpimarratu zuen, eta beraien poza eta esker ona honetarako laguntza eman duten guztioi. Ondoren, Eskoriatzako alkatetzarako hautagaia, Aitor Urrutia, aurkeztu zuen.

Aitor Urrutia Eskoriatzako mutil gaztea da eta gogo honez hartu du erronka berri hau. Herriaren alde lan egiteak suposatzen duen konpromisoa ondo ulertzen du eta bere gain hartzeko prest dago. Aita izan denetik gauzak modu ezberdinean ikusten ditu. Orain bere semeak ezagutuko duen Eskoriatza eta Euskal Herria hobeagoak  eta askeagoak izatea du lehentasuna. Bere hitzaldian ez zuen hauteskunde promesarik egin nahi izan, gauza bakarra agindu zuen bertaratutakoei "galdu ala irabazi lan eta lan arituko naiz".

Azken hitza Joseba Egibarrek izan zuen. Hauteskundeei begira Deba Garaiak izango duen garrantzia azpimarratu zuen, eta bertan zeudenei lana gogor egiteko eskatu zien emaitza onak lortzeko, eta herri hau jauzi bat emateko bidean jartzeko. "Jauzi politikoaren eskutik, arazo politikoaren konponketan ardura guztiona da" azpimarratu zuen burukide jeltzaleak. "Herrigintza eta kontsultaren arduradun eta protagonistak guztiok izango gara".
Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...