Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk udal etxebizitza baten erabilera aztertzea proposatu du, pediatra berriak erakartzeko eta plaza egonkortzeko
Udal talde jeltzaleak Udaletxetik proaktibo izatea eta neurri ausartak aztertzea proposatu du mozio bidez, Usurbilgo pediatria-plazaren etorkizuna bermatzeko
Usurbilgo EAJ-PNV udal taldeak ekimen bat aurkeztu du herriko pediatria-plazaren egonkortasuna bermatzeko eta etorkizuneko estaldura arazoei aurrea hartzeko. Jeltzaleen ustez, administrazioek ezin dute besoak gurutzatuta geratu pediatra eta mediku espezialistak bilatzea gero eta zailagoa den honetan, eta horregatik irtenbide berriak eta eraginkorrak aztertzeko garaia dela defendatu dute.
Azken hilabeteetan Usurbilgo pediatria-plazak hainbat estaldura-zailtasun izan ditu. Osakidetzak zerbitzua bermatzea lortu duen arren, profesionalen joan-etorriek agerian utzi dute plaza egonkortzeko zailtasunak badaudela. EAJ-PNVren iritziz, egoera horren aurrean erakunde guztiek proaktibo izan eta ekarpena egin behar dute.
Horregatik, udal talde jeltzaleak mozio bat aurkeztu du Udalean, pediatria-plaza erakargarriago egiteko neurriak aztertzeko. Proposamenaren ardatzetako bat da udal-jabetzako etxebizitza baten erabilera aztertzea, alokairu sinbolikoaren edo antzeko formula baten bidez, herrira etor daitezkeen profesionalentzat pizgarri osagarri gisa.
“Etxebizitzaren arazoa gaur egun profesional askorentzat oztopo erreal bihurtu da. Herri askotan talentua erakartzeko neurri berritzaileak aztertzen ari dira, eta Usurbilek ere ezin du atzean geratu. Guk mahai gainean irtenbide posible bat jarri dugu, aztertu dadin eta bideragarria bada martxan jar dadin”, adierazi dute EAJ-PNVko ordezkariek.
Jeltzaleek nabarmendu dute proposamena ez dela promesa huts bat, baizik eta bideragarritasun juridikoa, ekonomikoa eta teknikoa aztertzea eskatzen duen ekimen serioa. Era berean, Osakidetzarekin lankidetza estuan lan egitea planteatzen dute, plaza erakargarriago egiteko beste neurri batzuk ere identifikatzeko.
EAJ-PNVren ustez, herritarrek konponbideak eta ekimenak espero dituzte. Horregatik, udal taldeak dei egin die gainerako indar politikoei proposamena modu eraikitzailean azter dezaten eta Usurbilgo familien interesak alderdien gainetik jar ditzaten.
“Usurbilgo haurrek pediatria-zerbitzu egonkorra merezi dute. Horretarako beharrezkoa bada tresna berriak aztertzea eta erakundeen arteko lankidetza indartzea, guk prest gaude lidergo hori hartzeko eta proposamen zehatzak egiteko”, amaitu dute.
Nabarmenak...
Berria
2026/06/18
Gipuzkoa
2026/06/10
DONOSTIA
2026/06/09
ERRENTERIA
2026/06/02
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



