Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/06/22

Santa Klara aurrera doa ondarea birgaitzeko proiektu estrategiko gisa, EAJ-PNVk sustatua eta herritarren parte-hartzeak babestua

Talde jeltzaleak EH Bilduren jarrera aldaketa azpimarratu du, egindako prozesu parte-hartzaileari oposizio zuzena egitetik, orain bere kritikak prozesuaren interpretazio partziala egitera bideratu baititu.
Santa Klara aurrera doa ondarea birgaitzeko proiektu estrategiko gisa, EAJ-PNVk sustatua eta herritarren parte-hartzeak babestua

Zarauzko EAJ-PNVk udal talde jeltzalearen irmotasunari, ikuspegiari eta kudeaketa arduratsuari esker, Santa Klarako proiektuak aurrera jarraitzen duela balioan jartzen du. Halaber, eta horri esker, komentu zaharraren birgaitzea Gipuzkoako ondarearen zaharberritzean erreferentziazko jarduera gisa finkatu dela adierazi du. Lehen fasea amaitzea mugarri erabakigarria da, 2021ean eraikina erostearekin hasitako prozesu baten barruan. Prozesu hori azterketa teknikoen eta hirigintza-definizioen bidez garatu da, eta Next Generation funts europarretatik, eraikinaren birgaitze energetikorako 3 milioi euro lortzea ahalbidetuko du horrek gainera. Jarduera honek espazioa herritarren zerbitzura dagoen kultur ekipamendu bilakatzeari ateak irekitzen dizkio.

Hasieratik, EAJ-PNVk Santa Klararen etorkizuneko erabilera herritarrekin batera definitu behar zela defendatu du, parte-hartzea prozesuaren erdigunean kokatuz. Planteamendu hori errealitate egin zen ate irekien jardunaldiekin, zarauztar asko joan ziren jardunaldiak izan ziren hauek, eta gehienek erabilera soziokulturalaren alde egin zuten. Hala ere, aurrerago, Santa Klara Lab prozesuan, definitu zen eraikinaren erabilera; herritar guztiei irekitako kultur ekipamendua, udal talde jeltzaleak bere egiten duen erabilera.

Testuinguru horretan, talde jeltzaleak EH Bilduren jarrera aldaketa azpimarratu eta salatu du, Santa Klara Lab parte-hartze prozesuaren aurkako oposizio zuzena egitetik, bere kritikak honen interpretazio partziala egitera bideratu ditu.

Egindako lehen faseari esker, eraikina birgaitzen hasi dira eta erabilera publikorako egokitu dute. Etorkizunean, funtzio anitzeko kultura-espazioa izango da, herritarrak sortzera, trebatzera eta elkartzera bideratua egongo dena, eta, gainera, Zarautzentzat oso garrantzitsua den ondare-elementu bat berreskuratuko da. Era berean, EAJ-PNVk azpimarratu du, parte hartze prozesutik ateratako premisa nagusiak jarraitu eta mantenduko dituela  proiektu kulturalak bere fase guztietan zehar: herritar guztiei irekitako ekipamendu kulturala.

Santa Klara, beraz, birgaitzearen definizio progresiboko etapa berri batean murgiltzen da, udalerriko kultura-ekipamendu gisa garatzen jarraitzeko helburuarekin, eta ekipamendu berri honi zentzua, erabilgarritasuna eta etorkizuneko proiekzioa ematen dion benetako parte-hartze eraginkorraren bermearekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...