Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ana Azkoitia izango da 2027ko udal hauteskundeetan EAJren hautagaia
Azkoitiko Uri Batzarrak Ana Azkoitia Urteagaren gain jarri du beste behin bere konfiantza 2027ko udal hauteskundeetarako, eta beraz, gaur egun alkatea dena izango da EAJren zerrendaburua.
Hurrengo urteko maiatzaren 23an izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta Azkoitiaren hitzetan, oso eskertuta eta ilusioz hartu du erronka, “ohore handia delako nire herriko alkate izatea”. “Eta ohorea handia baldin bada, ardura ikaragarria da. Herritarroi ez hutsik egiteko ardura, denei tokia egiten saiatzeko ardura, zaintzeko ardura, denontzat ahalik eta erabaki hoberenak hartzeko ardura. Ardura bakoitza konpromisotzat hartzen dut, eta horra dedikatuko ditut nire denbora eta indarrak. Sinesten dut elkarrekin, eta 11.924 pertsona gara, herri hobe bat eraikitzen jarrai dezakegula”.
Ana Azkoitiak alkatetza 2023ko ekainean hartu zuen. Aurreko bi legealdietan Javier Zubizarreta alkate zela, alkateorde eta Ogasun zinegotzi izan zen. Ekonomista lanbidez, banketxe bateko zuzendaritza kargua laga zuen Azkoitiko herriaren alde lan egiteko. Ordutik herrigintzaren alde buru-belarri dihardu.
Uri Batzarraren iritziz, Ana Azkoitiak uztartzen ditu gertutasuna, elkarrizketa, seriotasuna, lana, konpromisoa eta balio jeltzaleak.
Nabarmenak...
LASARTE-ORIA
2026/05/30
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



