Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk SAPAren bigarren faseari ekitea aldarrikatu du, espazio soziokultural gisa sendotzeko
Itxitura gillotinatuak eta hiri-altzariak jarriz eta urteko jarduera-programa bat sortuz, EAJ-PNVk SAPA Soraluzeko bizitza sozial eta kulturalaren epizentro gisa finkatu nahi du.
Soraluzeko EAJ-PNV udal taldeak hainbat proposamen aurkeztu ditu SAPA biziberritzeko 2026ko aurrekontu proiektuaren barruan, udalerriko erabilera anitzeko espazio estali gisa. Ekimenek, azpiegitura hobetzeaz gain, herriko bizitza kultural eta sozialaren erdigune bihurtuko duen jarduera-programa bat ere eskaini nahi dute.
EAJ-PNVk proposatzen dituen neurri nagusien artean, ekitaldiren batek edo klimatologiak hala eskatzen duenean alboak ixteko aukera izatea, gillotinazko itxituren bidez, argiztapen koadroa egokitzea eta hiri altzari egokiak instalatzea. "SAPA funtsezko espazioa da gure komunitatearentzat, eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dela bermatu nahi dugu", nabarmendu du Ramon Gallastegi zinegotzi jeltzaleak.
Gainera, EAJ-PNVk urte osorako jarduera programa bat egitea eskatu du, espazioari bizia emango dioten eta herritarren parte-hartzea sustatuko duten ekitaldiekin. Dinamizazio proposamenen artean bazkari herrikoiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak, merkatuak eta beste ekitaldi batzuk daude. Gallastegik azpimarratu duenez, "asmoa herritarrek urte osoan zehar kultura- eta jolas-jarduera ugariz gozatzeko aukera izango duten ingurune bat sortzea da".
"EAJ-PNVtik uste dugu SAPAk potentzial handia duela topaleku izateko eta soraluzetar guztiek parte hartu eta gozatu ahal izateko", gaineratu du Gallastegik.
Udal talde jeltzaleak horrelako espazio publikoak hobetzea funtsezkoa dela azpimarratu du udalerriko bizi kalitatea handitzeko. "Soraluzeko Udal gobernuari eskatzen diogu, hartutako konpromisoak betetzeaz gain, azkar eta erabakitasunez jokatzeko, SAPA leku, irisgarri eta guztiontzat erabilgarria bihurtzeko", amaitu du Gallastegik.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


