Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2026/04/23

Urnietako alkatea Aldundiarekin elkartu da Iruraingo segurtasunean aurrerapausoak ematen jarraitzeko; azterlana ekainean aurkeztuko da

Urnietako alkate Jorge Seguradok eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu Felix Urkolak bigarren lan-bilera egin dute oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna hobetzeko neurriak zehazten jarraitzeko. Bi erakundeek bat egiten dute egoeraren lehentasunezko izaeran, eta azkar jarduteko beharra azpimarratu dute.
Urnietako alkatea Aldundiarekin elkartu da Iruraingo segurtasunean aurrerapausoak ematen jarraitzeko; azterlana ekainean aurkeztuko da

GI-3722 errepidearen eta Iruraingo biribilgunearen segurtasun-azterlanaren lehentasunak zehazteko, Urnietako alkatea, Jorge Segurado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Felix Urkolarekin bilera izan du. Foru erakundeak datozen asteetan osatuko du txostena, ekainean aurkezteko helburuarekin.

Burututako bilkurak bi erakundeen artean aurrez egindako bilerari jarraipena ematen dio; orduan, alkateak helarazi zuen Iruraingo trazatuan esku hartzeko premia, trafiko handiko eremuan oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna hobetzeko. Halaber, Martxoan Urnietan Felix Urkola diputatuarekin eginiko bilera horretan, ingurune honetako bide-segurtasunarekiko kezka partekatua agerian geratu zen.

Udalak egindako eskaeraren ondoren, Aldundiak azterlan berriaren gako eta irizpide nagusiak partekatu ditu; lehentasuna izango da “Iruraingo biribilguneari erantzun segurua ematea”. Ildo horretan, Alkateak, Udalaren iritziz, kontuan hartu beharreko puntu estrategikoak helarazi ditu azterlana lantzeko garaian.

Seguradok azpimarratu duenez, “urnietarren bide-segurtasuna, oinezkoa zein txirrindulariena, lehentasunezkoa da Udalarentzat”, eta gaineratu du “Urnietak irtenbide azkar eta eraginkorrak behar dituela; azterlan honen bidez bermatuko dugu segurtasun-neurri guztiak ahalik eta modu eraginkorrenean hartzea”.

Bileran zehar, Udalak Plazaolako bide berdearen proiektuari egindako alegazioak ere aurkeztu eta azaldu ditu, Iruraingo biribilgunean eragiten duen zatian; proposatutako ibilbideak berriz aztertzea eskatu du Udalak, puntu horretatik igarotzea ahalik eta seguruena izan dadin.

Alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako etengabeko lana nabarmendu du, eta Urnieta seguruago eta hobeto konektatu baten aldeko konpromisoa azpimarratu du, erakundeen arteko lankidetzaren bidez herritarren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko neurriak hartuko direla bermatzen baita.

Akordio instituzionala Batzar Nagusietan

Aldundiak abiatutako prozesuarekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Azpiegitura Batzordeak akordioa lortu du EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduren artean, Iruraingo biribilgunearen segurtasun-azterlana 2026ko ekainean amaituta egon dadin.

Era berean, konpromisoa hartu da beharrezkotzat jotzen diren neurriak, horien epeak eta gauzatze-plangintza batzorde horretan bertan aurkezteko. Onartutako akordioak jasotzen duen moduan, Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote azterlan hori egin dezala, biribilgunearen erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

Bultzada instituzional horrekin, Urnietako Udalak berretsi egiten du modu koordinatuan lanean jarraitzeko konpromisoa, bide-segurtasunaren arloan irtenbide eraginkor eta iraunkorrak lortzeko.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...