Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk etxebizitza eskuragarritasuna hobetzeko neurri zehatzak proposatu ditu Hondarribian
EAJ-PNV udal taldeak Hondarribiko etxebizitzaren egoerari buruz Udal Gobernuak egindako dokumentuari egindako ekarpenak aurkeztu ditu, horretarako ezarritako epea amaitu ondoren.
Talde jeltzaleak positibotzat jotzen du etxebizitzaren egoeraren inguruko diagnostikoa egitea, baina uste du beharrezkoa dela neurriak zehaztea benetan jarduteko aukera emango dutenak.
Ildo horretan, EAJ-PNVk Hondarribian etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko proposamen argi eta zehatzak aurkeztu ditu:
• Gazteentzako udal laguntzak berehala martxan jartzea, aurrekontuan jasota dauden arren oraindik garatu ez direnak, alokairua eta emantzipazioa errazteko.
• Etxebizitzen birgaitzea sustatzea, auzokide eta komunitateei Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskuratzen lagunduz, eraikinen irisgarritasuna, energia- eraginkortasuna eta kontserbazioa hobetzeko.
• Etxebizitza hutsak merkatura ateratzea, benetako egoera aztertuz eta jabeak alokairura bideratzeko programak abian jarriz.
• Alokairu eskuragarria sustatzea, jabeei pizgarriak eskainiz eta dagoeneko martxan dauden programetan oinarrituz, bereziki gazteei zuzenduta.
• Udal etxebizitza zerbitzu bat sortzea, herritarrei informazioa, aholkularitza eta laguntza eskainiko diena laguntzak eta programak eskuratzeko, askotan aukerak galtzen direlako informazio faltagatik edo izapideak zailak direlako.
Proposamen hauek, gainera, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan garatzen ari den lanaren barruan kokatzen dira; izan ere, etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko neurri berriak bultzatzen ari dira, hala nola Etxebizitzaren Legearen garapena, tentsio handiko eremu izendatutako udalerrien zabalkuntza eta herritarrei zuzendutako laguntza eta prestazioen indartzea.
“Funtsezkoa da Hondarribia politika horiekin lerrokatzea eta eskuragarri dauden tresna guztiak aprobetxatzea”.
Halaber, EAJ-PNVk gogorarazi du etxebizitza berrien sorrera zuzenean lotuta dagoela Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren garapenarekin, gaur egun izapidetzen ari dena. Ildo horretan, taldeak ohartarazi du prozesuan egindako aldaketa esanguratsuek eta izapidetze moduak ziurgabetasun juridikoa sortzen dutela, eta horrek zuhurtziaz jokatzera behartzen du epe laburreko etxebizitza berrien aurreikuspenetan.
Horregatik, EAJ-PNVk uste du, HAPOaren segurtasun juridikoa erabat bermatzen ez den bitartean, beharrezkoa dela berehala martxan jar daitezkeen neurrietan jartzea arreta.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


