Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Abotsanitzek berriro gezurra esan die hondarribitarrei bere ezintasunak estaltzeko
·Gezurra da norbaitek Zaldunbordan dirua irabazi duela. Gezurra da norbaitek Golf urbanizazioaren tramitazioan dirua irabazi duela. Gezurra den bezala, Hondarribia Lantzen enpresa-pantaila bat izan zela. Gezur konpultsiboa kudeaketa-eredu gisa erabiltzeak ez dio ezer onik ekarriko Hondarribiari.
Hondarribiko EAJ-PNVk irmoki gaitzesten ditu Abotsanitzek egindako salaketa larriak, horien bidez, PNVri instituzio publikoetatik dirua irabazteko ustezko “modus operandi” bat egozten zaio. Ez gaude kritika politiko baten aurrean, baizik eta alderdi oso baten eta pertsona zintzo askoren aurkako ustelkeria-salaketa oso larri baten aurrean.
Ustelkeriaz salatzen duenak frogak aurkezteko betebeharra du. Abotsanitzek ez du frogarik aurkezten. Ez dago epairik, ikerketa judizialik ezta txosten ofizialik baieztapen horiek babesten dituenik.
Udalak berak sustatutako NAIZ eta GARA egunkarietan argitaratutako artikulu baten bidez emandako azalpenek gezur bat bestearen atzetik kontatzen dute, Abotsanitzen ohiko jardunaren ildotik.
Salaketa horiek, gainera, une oso jakin batean iritsi dira: Hondarribiko Udala 14 milioi euroko demanda bati aurre egiten ari denean, 2025eko ekainean egungo udal gobernuak (Abotsanitz eta Bildu) hartutako erabaki baten ondorioz. Zarataz, populismoz eta gezurrez fokua desbideratzeak ez ditu erantzukizun politikotik libratuko.
Beste behin ere, Abotsanitzek lerro gorri guztiak gainditu ditu, Hondarribiko egunerokoa nahita kutsatuz eta giroa nahasiz. Eta galdetu beharra dago zer bilatzen duten politika egiteko modu honekin. Etengabeko gatazkan bakarrik sentitzen al dira eroso? Etengabeko zarata hori behar al dute kudeaketa eta emaitzen falta estaltzeko? Edo udal ondareko milioika euro arriskuan jarri dituzten erabakiei buruz azalpenak ematea saihesteko?
Izan ere, zarata zenbat eta handiagoa izan, orduan eta argiago geratzen da benetan garrantzitsua denaz hitz egin nahi ez dela: Hondarribiaren alde zer egiten ari den —edo zer ez den egiten— eta zergatik dagoen gaur Udalak erreklamazio ekonomiko handi bati aurre egin beharrean.
Abotsanitzek inolako oinarririk gabeko baieztapenekin jarraitzen badu, EAJ-PNVk bere afiliatuen eta kargu publikoen ohorea defendatzeko egokiak diren ekintzak aztertzeko eskubidea gordetzen du. Politikan ez du denak balio.
EAJ-PNVtik adierazi nahi dugu eraso pertsonalek ez dutela pertsona jakin bat helburu, alderdia bera baizik, eta horrek kezka eta ondoeza handia sortzen duela gure erakundean.
HONDARRIBIKO UDALAREN JARDUERA ZALDUNBORDA-GAINAN
Funtsezko galdera da Hondarribiko Udalak modu irregularrean, alegalean edo legez kanpo jokatu ote zuen outlet-aren proiektuaren tramitazioan, pertsona jakin bat “beste aldean” egoteagatik. Erantzuna argia eta irmoa da: EZ.
Udalak beti jardun zuen legezkotasunaren barruan, hirirako proiektu positiboa zela sinetsita, 600 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusten baitzuen. Proiektua ez zen aurrera atera babes faltagatik, Merkataritza Establezimendu Handien Legea onartu zelako eta, azkenik, Plan Orokorra baliogabetu zelako. Irregulartasunik egon balitz, auzitegietan amaituko zukeen, baina hori ez zen gertatu.
Halaber, argitu behar da Zaldunbordako lursaila ez zela outlet-arentzat birkalifikatu. Lursail hori hasiera batean Txingudiko Zerbitzuek erosi zuten erraustegi bat kokatzeko asmoz. Aukera hori baztertu zenean, Mankomunitateak “jarduera ekonomikorako” lurzoru gisa birkalifikatzea eskatu zuen, egindako inbertsioa berreskuratu ahal izateko. Birkalifikazio hori outlet proiektuaz hitz egiten hasi baino urte asko lehenago egin zen.
Azkenik, Hondarribiko Udalak lursaila Higertokiri saldu zion lehiaketa publiko bidez, interes orokorrarentzat emaitzarik onuragarriena zela bermatzeko helburuarekin auditatu zen prozesu baten bidez.
EAJ-PNVrentzat, gatazka iraunkorra ez da hiri-proiektu bat.
Lokatzaren politikak ez du ezer eraikitzen.
Hondarribiko EAJ-PNVk berriro berresten du gardentasunarekiko, legezkotasunarekiko eta interes publikoaren defentsarekiko duen konpromisoa, eta ardura eta zorroztasunez lanean jarraituko du herritarren zerbitzura.
PNVk ez da etengabeko leporatze-gerra batetan sartuko. Bide hori irekitzea erabakitzen duenak ondo hausnartu beharko luke iragana modu interesatuan erabiltzeak izan ditzakeen ondorioez, gaur egungo kudeaketan, azalpenetan eta irtenbideetan zentratu beharrean.
Nabarmenak...
PASAIA
2025/12/30
Gipuzkoa
2025/12/19
Berria
2025/12/16
IRUN
2025/12/16
Gipuzkoa
2025/12/10
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


