Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak lanean jarraitzen du Gaintxurizketatik Lanbarrenera oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbidea osatzeko lanetan
Fase berri honetan, ibilbide jarraitu eta segurua osatu ahal izango da Errekalde Hotelaren, 107 Poligonoaren eta Lanbarrenen artean.
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Felix Urkolak Gaintxurizketa ingurua bisitatu du gaur, errepidearen eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko jarduketen barruan fase berri baten hasieraren berri emateko. Zehazki, Lanbarrenen eta Gaintxurizketako behin-behineko oinezkoen pasabidea modu jarraitu eta seguruan lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidearen azken zatiari dagozkion lanak egiten ari dira.
Jarduketa berri honek jarraipena ematen die uda honetan egindako lanei, non Lanbarren eta 107. Poligonoaren arteko oinezkoentzako ibilbidea egokitu baitzen. Fase honen hasierarekin, 107 Poligonoaren eta Errekalde Hotelaren arteko tarteari ekingo zaio orain, eta, horrela, langile eta auzotarrentzako joan-etorrietarako ibilbidea osoa burutuko da.
Lanak hasi berri dira eta 255.695 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko exekuzio epea dute. Jarduketak, alde batetik, Errekalde hoteletik Salvara arteko irisgarritasuna hobetzea aurreikusten du, arrapala bat jarriz, eta, puntu horretatik aurrera, oinezkoentzako ibilbide bat egingo da, bi metroko zabalerarekin. Esku-hartze horri esker, oinez zein bizikletaz modu seguruan igaro ahal izango da ibilbide osoan zehar Lanbarrengo industrialderaino.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu duenez, esku-hartze horiek plangintza progresibo bati erantzuten dio. Hala, foru erakundeak oinezkoen ibilbidea hurrengo faseetan luzatzen jarraitzeko konpromisoari eusten dio, ibilbidea Lintzirineraino jarraitzeko aurreikuspenarekin. Horretarako, Aldundiak tarte berri horri dagokion proiektua landu asmoa du 2026an.
Aldi berean, Aldundiak urratsak egiten jarraitzen du GI-636 errepidea Gaintxurizketako gainean gurutzatzeko behin betiko oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Lezoko Udalaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) arteko lankidetza hitzarmenaren bitartez garatuko da. Azken izapide hori osatu ondoren, ETSk onartzea besterik ez da falta, Aldundiak proiektua berehala lizitatzea aurreikusten du, 2026an zehar idatzi ahal izateko.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


