Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Errenteriarren beharrei erantzuteko neurriak proposatzen ditu
Jeltzaleak lanean ari dira aurreko konpromisoak betetzen direla bermatzeko, eta zuzenketa berriak aurkeztu dizkiote 2026rako aurkeztutako aurrekontu proiektuari
Errenteriako EAJ-PNVk zuzenketa sorta bat erregistratu du EHBilduk 2026rako aurkeztutako udal aurrekontu proiektuari, anbizio falta zuzentzea, 2025ean detektatutako beharrei erantzutea eta datorren urteko kontuak udalerriarentzat benetako eraldatze tresna izango direla bermatzea helburu.
Talde jeltzaleak espero du udal gobernuak “negoziaziorako eta akordiorako benetako borondatea erakustea”, bizilagunen eguneroko bizitza hobetzea helburu duten proposamenak sartzeko, batez ere mugikortasunaren, etxebizitzaren, hiri mantentzearen, zahartze aktiboaren eta trantsizio energetikoaren alorretan
“Errenteriak erronka garrantzitsu bat du aurretik: arazoak udalerria eraldatzeko eta erreferente gisa kokatzeko aukera bihurtzea. EAJ-PNVk ekarpen positiboak egiten jarraituko du, baina orain udal gobernuak besoak gurutzatuta egoteari utzi behar dio eta determinazioz politikak martxan ipini behar ditu”, adierazi du alderdiak.
2025EAN BETETZEKO DAUDEN KONPROMISOAK
Proposamen berrietan sartu aurretik, EAJ-PNVk gogorarazi nahi du 2025ean konprometitutako hainbat ekimen aurrerapenik gabe iritsi direla 2026ra. Nabarmentzekoak dira Fanderiako padel-instalazioak estaltzeko lanak (120.000€) eta lehen sektorerako produktuak merkaturatzeko hobekuntzak (60.000€).
2025eko konpromisoak diren arren, beste jarduera batzuk 2026ko aurrekontuan sartu dira, eta jeltzaleek jarraipen zehatza egingo dute: EIT eta birgaitze-lanak (150.000€) eta Pontika-Luis Mariano igogailua eraikitzeko 1. fasea: (570.000€) aste honetan hasi dira obrak.
EAJ-PNVren ZUZENKETA BERRIAK 2026KO AURREKONTUARI
Mugikortasuna, irisgarritasuna eta espazio publikoa
Larzabaleko autobus-geltokia – 40.000 €: “hirugarren hariko” obrek ezabatutako geralekua birjartzea eta irisgarritasun-irizpideetara egokitzea.
Bizikleta-aparkaleku estaliak – 100.000 € (50.000€ + 50.000€): bi gune babestu sortzea Galtzarabordan eta zentroan.
Urbanizazioak – 200.000€ (150.000€ + 50.000€): partida sendotzea proposatzem dugu kaleak, espaloiak eta parterreak berritzeko.
Asfaltatzeko partida – 150.000 €: aurreko zenbatekoa mantentzea, bideak honda ez daitezen.
Igantziko irisgarritasun integralaren azterketa – 20.000€: aurreikusitako igogailutik harago doazen konponbide globalak zehazteko proposamena.
Banakako ur-kontagailuak instalatzeko diru-laguntza – 100.000€: beharrezkoa da etxebizitzek banakako kontagailuak izatea uraren tasa progresiboa izan dadin eta diru-sarreren arabera ordaintzeko.
Hiri-altzarien partida handitzea – 100.000€ (50.000€ + 50.000€): urbanizazioen partida indartzen dugun bezala, hiri-altzariena ere indartu behar da bankuak, paperontziak eta argiteria berritzeko.
LED argiak – 75.000€: luminarien aldaketan inbertitzen jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, udalerriko zenbait auzok oraindik ez baitute horrelakorik, eta, hala, jasangarritasunean urratsak ematen jarraitzeko.
Herritarrentzako zerbitzuak
Komun autogarbigarri eta inklusiboak: Kabina publikoen eta haiei lotutako obra zibilen instalazioa. Pontika – 80.000€ eta Agustinak – 80.000€
Erdiguneko estalitako haur-parkeei buruzko azterketa – 20.000 €: kokalekuen azterketa eta inbertsio-plana 2027tik aurrera.
Etxebizitza eta gazteria
Etxebizitza Komunitarioaren Programa berrikustea – 35.000€: espektatibak betetzen ez dituen programa baten azterketa kritikoa (26tik 9 plaza okupatu baino ez) eta emantzipazioa errazteko baldintzak malgutzeko proposamena.
Trantsizio energetikoa eta klima
Errenteria 2020–2030 Plana eguneratzea – 20.000 €: Trantsizio Energetikoaren Euskal Lege berrira egokitzea (1/2024), asmo handiagoko helburuekin.
Adinekoak, mendekotasuna eta zahartze aktiboa
Mendekotasun-plan bat egitea – 30.000 €: 1/2016 Legeak, apirilaren 7koak, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak, 68. artikuluan, plan hori egitera behartzen ditu udalak. Errenteriako Udalaren kasuan ez da plan hori egin.
Erretiratuen elkarteentzako laguntza – 105.000€ (89.000€ + 16.000€): elkarteek beraiek eskatutako igoera, udal gobernuaren erantzunik gabe.
“HERRITARREK POLITIKA ERAGINKORRAK BEHAR DITUZTE”
EAJ-PNVren ustez, EHBilduk konpromiso garrantzitsuak atzeratu ditu “bete gabeko konpromisoak dira, eguneroko bizitzari eragiten diotenak. Herritarrek ez dute aitzakiarik edo tinta erdirik onartzen”, salatu du alderdi jeltzaleak.
EAJ-PNVk udalerriko interesen defentsan “bultzadaren eta exijentziaren motorra” izateko borondatea berresten du. “Euskal eta foru erakundeen laguntzari esker, esku hartuko duen, liderra izango den eta eskuragarri dauden aukera errealekin konektatuko den Udal bat eskatzen dugu. Errenteria ezin da geldirik geratu. Bertako bizilagunek politika errealista eta eraginkorrak merezi dituzte”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


