Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/20

Lazkaoko osasun-zentroaren eraldaketa integrala: asistentzia-gaitasuna bikoiztuko du

Lazkaoko EAJ-PNVren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arteko lan eta koordinazioari esker gauzatu ahal izango da proiektua
Lazkaoko osasun-zentroaren eraldaketa integrala: asistentzia-gaitasuna bikoiztuko du

Lazkaoko Osasun Zentroa birmoldatzeko lanak 2026aren hasieran hasiko dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku-hartze garrantzitsu hori bi fasetan garatuko da, osasun-azpiegiturak hobetzeko eta Lazkaoko biztanleei arreta hobea bermatzeko.

Lazkaoko EAJ-PNVk proiektu honen garrantzia azpimarratu du: "Lazkaotar guztiei eta inguruko udalerriei modu positiboan eragiten dien proiektu estrategikoa da hau. EAJ-PNVk urteetan egindako lanaren eta ahaleginaren ondoren, gobernu-taldeak Osakidetzarekin proiektu horren beharra adostea lortu du. EAJ-PNV buru duen Udalak eta Osasun Sailak osasun-azpiegituren etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa adierazteaz gain, etorkizuneko ikuspegia, plangintza estrategikoa eta herritarren bizi-kalitatea benetan eta nabarmen hobetzeko konpromisoa azpimarratzen ditu. "Osasun zentroak egungo beharrak asetzeaz gain, etorkizunean hazten eta egokitzen jarraitzeko aukera emango du. Kontsulten edukiera eta espazioen kokapena handitu egingo dira, zerbitzu medikoak nabarmen hobetuz.

Obrek irauten duten bitartean, beharrezko neurriak hartuko dira osasun-zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko. San Benito Ikastolaren kanpoko aldean kabinak jartzen hasi dira dagoeneko eta honi esker, birmoldaketak irauten duen bitartean zerbitzuak bertan eskainiko dira. Horrelako aldi baterako konponbideak eta une garrantzitsuetan erreakzionatzeko gaitasunak gobernu-taldearen eraginkortasuna erakusten dute. Gainera, San Benito Ikastolaren laguntza funtsezkoa izan da proiektu garrantzitsu hau errealitate bihurtzeko. Hau da Lazkaoko EAJ-PNVtik proiektuak aurrera ateratzeko defendatzen ditugun gestio mota: lankidetza, hurbiltasuna eta talde lana.

Lehen fasea 2026an hasiko da, eta, horri esker, osasun zentro berria martxan egongo da lazkaotar guztiei ahalik eta denbora laburrenean arreta hobea eskaintzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...