Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko saihesbideko hesia konpontzeko eskatu dio Eibarko EAJ-PNVk Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Hainbat urtez egoera txarrean egon ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako sailak aintzat hartu du Euzko Alderdi Jeltzalearen eskaera.
Estaziño saihesbidearekin lotzen duen hesia konpondu egin behar da, segurtasun eza sortzen baitie egunero pasabide hori erabiltzen duten oinezkoei, bai herritarrei, bai kirolean, bai lanera oinez joaten direnei.
Jeltzaleentzat oso garrantzitsua da Eibarko oinezkoentzako guneak egoera onean mantentzea. Alberto de la Hoz, jeltzaleen bozeramaile eta Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak honako hau azpimarratu du: "EAJ-PNVk Eibar erakargarri baten aldeko apustua egin du, non eibartarrak beren egunerokotasunean eroso sentituko diren, egoera ezin hobean dauden espazio seguru eta publikoen alde lan eginez. Egokitzapen-obrak ikasturtean zehar egingo dira, eta, horrekin, herritarrek oinezkoentzako tarte hori segurtasunez erabili ahal izatea espero da”.
De la Hoz ere nabarmendu du: "Ekintza honekin, Eibarko herritarren ongizatea eta segurtasuna hobetzeko helburua eta konpromisoa betetzen dugu jeltzaleek".
Trafikoa eta oinezkoen mugikortasuna dira talde jeltzalearen lehentasunetako bat eta, horregatik, Eibar bizitzeko hiri atsegina izatea eta bisitariak erakartzea dute helburu aparkaleku, seinale, oinezkoentzako gune, trafiko-kamera eta gainerako proiektu eta neurri berriekin.
De la Hozen arabera, "ez da beti obra handirik behar arazoak eta gabeziak konpontzeko, eta hori beste adibide bat da. Gainera, erakundeen arteko lankidetza indartzen ari gara eraginkorragoak izateko”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


