Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk 2026ko udal aurrekontuei hobekuntzak aurkeztu dizkie, Usurbilek dituen beharrei erantzun sendoagoa emateko
EAJ-PNVren udal taldeak emendakinak aurkeztu dizkio EHBilduk aurkeztutako Usurbilgo 2026ko aurrekontu proposamenari.
Jeltzaleek nabarmendu dutenez, helburua da «udal kontuek benetako tresna eraginkorra izatea 2025ean zehar agerian gelditu diren gabezia, erronka eta beharrei erantzuteko». PNVk “kontu hobeak” aldarrikatu ditu, Usurbilek dituen lehentasun estrategikoak modu anbiziotsuagoan jorratzeko.
Halaber, EAJ-PNVk gogorarazi du bere eskariei esker Udal Gobernuak jada kontuan hartu duela haurreskolaren egoerari irtenbidea emateko beharra, partzuergoan sartuta publiko eta doakoa izatea bermatuz: «Pozten gara, gure insistentziari esker, 2026ko kontuetan haurreskolaren behar berriei erantzuteko inbertsioak sartzen hasi direlako; hala ere, beharrezkoa da norabide horretan sakontzea».
Bestalde, talde jeltzaleak ohartarazi du egin beharreko lanengatik kiroldegiko igerilekua hilabete luzez itxita egoteak udal zerbitzuen antolaketan eta kostuetan eragin zuzena izango duela, eta aurrekontuek egoera «berezi eta konplexu» hori kontutan izan behar dutela.
EAJ-PNVren esanetan, oraindik ere badago tartea akordioa lortzeko:
«Gure prestutasuna osoa da; espero dugu gobernu taldeak ere borondatea eta malgutasuna erakustea, Usurbilek merezi dituen aurrekontuak adosteko».
EAJ-PNVk aurkeztutako emendakinak
1. Txaramunto autobus-geltokiko biribilgunearen hobekuntza
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko biribilguneko irisgarritasuna eta ibilbideak hobetzeko proiektua. Kopurua: 40.000 €
2. Zoladura eta bide publikoen mantenua indartzea
Hiriguneko eta auzoetako zoladuren eta bide publikoen konponketa lanak sendotzea, urteko plangintza egonkor batekin. Kopurua: 70.000 €
3. Spinning zerbitzuko azpiegituren berrikuntza kiroldegian
Spinning gelako bizikleten berritzea eta gelaren egokitzapen integrala, kirol eskaintza mantendu eta hobetzeko. Kopurua: 25.000 €
4. Bide-bazterren mantentze zerbitzua handitzea
Bide bazterren inausketa eta mantentze-lanak maiztasun handiagoz egiteko baliabideak gehitzea. Kopurua: 34.000 €
5. Landa bideen hobekuntza indartzea
Landa eremuetako bideen egoera hobetzeko jarduketa-plan sendoagoa, auzo oreka kontuan hartuta. Kopurua: 60.000 €
6. WC komun autogarbigarri eta irisgarri berria Artzabal inguruan
Kalexar eta Artzabal ingurura begira, kabina autogarbigarri berria instalatzeko proiektua. Kopurua: 70.000 €
7. Udalaren egoera ekonomikoari buruzko kanpo-auditoria
Udalaren kudeaketa ekonomikoa objektiboki ebaluatzeko eta azken auditorian atzemandako gabezien jarraipena egiteko azterlan independentea. Kopurua: 25.000 €
8. Santuenea – San Esteban bidea birgaitzeko kreditu espezifikoa
Dagoeneko idatzitako proiektuari jarraipena eman eta eremuaren estabilizazio obra 2026ko lehen hiruhilekoan lizitatzeko beharrezko aurrekontua. Kopurua: 199.500 €
Partida ekonomikoez gain, EHBilduren konpromezu politikoa eskuratu nahi dute Jeltzaleek Usurbilgo Irisgarritasun Plan berriaren inguruan. Plana oraindik idazketa fasean dago, eta EAJ-PNVtik aldarrikatzen dute, udaberrian, behin plana onartuta eta ekintza ezberdinak zehaztuta, kreditu modifikatibo bat sustatzeko konpromezua hartu behar dela, jarduera zehatzak finantzatu ahal izateko "herriko irisgarritasuna hobetzeko lehentasunak zehazten eta adosten ditugunean, hauei aurrekontua jarri beharko zaie 2026-2029 epealdirako".
EAJ-PNV elkarlanerako prest
EAJ-PNVren ustez, aurkeztutako emendakinok “Usurbil atzeratzen ari den esparruetan aurrerapauso sendoak ematea ahalbidetzen dute”, eta eremu anitzetan —mugikortasuna, landatar-auzotar arteko oreka, kirol ekipamenduak, azpiegitura estrategikoak— herritarrek adierazitako premia errealak jasotzen dituzte.
Jeltzaleek dei zuzena egin diote EHBilduko Gobernu Taldeari: “Gure proposamenak ez dira oposizio ariketak; herriaren hobekuntzarako tresnak dira. Prest gaude akordio zabal eta eraikitzailea lortzeko”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


