Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Non geratzen da Azpeitiko Udalak berritsi zuen bizikidetzaren aldeko apustua?
EH Bilduk gidatutako Udalak udal areto bat utzi du “Zergaitik ACAB (polizia guztiak bastardoak dira)?” izeneko hitzaldia egiteko
Nagore Alkorta alkateak zuzendutako Udalak Berdura Plazako Aretoa utzi dio Urola Erdiko Gazte Asambladari, “Zergaitik ACAB (polizia guztiak bastardoak dira)?” izeneko hitzaldia egin dezan.
Egia da espazio hori azpeitiarrek erabiltzeko dela, baina guztiz ulertezina gaztetxeko kideak (gehiengo bat GKS-koak dira), Azpeitian dituzten aurrekariekin, udaltzainak erasotu eta gero, orain, udal lokal bat uztea hura bezalako ekintzak justifikatzen jarrai dezan. Benetan arriskutsua den indarkeria justifikatzeko zurrunbilo batean sartzen ari gara, eta onartezina da Udalak ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitzea.
Orain dela gutxi, “Azpeitiko Udalak berretsi zuen bizikidetzaren aldeko apustua, eta adierazi zuen hura hautsi nahi duten ekintzen aurrean ez duela atzerapausorik emango. Non geratu da konpromiso hori? Herri honek denbora luzeegian jasan du indarkeria eta horren ondorioak jasaten jarraitzen du.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


