Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2025/11/06

Orioko EAJ-PNVk abstenitu egin da ordenantza fiskal berrien onarpenean, 18 urtera arteko gazteek kirol-instalazioak doan erabiltzea bermatzen ez delako

EAJ-PNVk gazteei, bereziki adingabeei, kirola eta bizimodu osasuntsua errazteko garrantzia defendatzen du, eta kirol-instalazioen erabilerarako proposatutako tasa baztertzen du.
Orioko EAJ-PNVk abstenitu egin da ordenantza fiskal berrien onarpenean, 18 urtera arteko gazteek kirol-instalazioak doan erabiltzea bermatzen ez delako

Orioko EAJ-PNV ez dago ados proposatutako ordenantza fiskal berriekin, bereziki 18 urte arteko gazteek kirol-instalazioak erabiltzeagatik ezarri nahi den tasarekin. Hasierako planteamenduarekin alderatuta hobekuntzak egon diren arren, alderdia abstenitu egin da azken bozketan, instalazio horiek gazteentzat eta bereziki adingabeentzat doakoak izatea  ez delako bermatzen.

Noemí Ostolaza, Orioko EAJ-PNVko bozeramaileak, adierazi du: “Gure kezka nagusia izan da tasa berriak oztopo ekonomiko bihurtzeko arriskua duela gazteentzat, bereziki tokiko klubetan kirola egiten dutenentzat. Kirola funtsezkoa da ongizate emozionalerako, sozialerako eta fisikorako, eta ez litzateke muga ekonomikoengatik baldintzatu behar.”

EAJ-PNVk defendatu du tasa 0 izan behar dela tokiko klubetan kirol jardueretan parte hartzen duten 18 urtera arteko gazteentzat, horrek bizitza osasuntsua, gizarteratzea eta autoestimua indartzen laguntzen duela uste baitu, oztopo ekonomikorik sortu gabe.

“Onartutako azken planteamendua gure hasierako proposamenera hurbilago badago ere, neurriak oraindik ez du bermatzen adingabeentzat doakotasuna. Puntu hori funtsezkoa da guretzat, beti defendatu baitugu gazteek ez dutela ordaindu behar udal instalazioetan kirola egiteko”, adierazi du Ostolazak.

EAJ-PNVk koherentzia mantendu du hasieratik, gazteekin eta familiekin duen konpromisoa berretsiz; horregatik, azken bozketan abstenitu egin da.

Ostolazak, halaber, nabarmendu du familiekin kontrastatze falta dagoela, bereziki egoera ahulenean daudenekin, eta berriz ere udaletxera jo beharko dutela laguntza ekonomikoa eskatzera: “Neurri honi buruz ez da eragina izango duten familiekin aurrez hitz egin. Erabaki hauek elkarrizketa handiagoz eta oriotarren benetako beharrak kontuan izanda hartu behar direla uste dugu”, gaineratu du bozeramaileak.

Orioko EAJ-PNVk familiak eta gazteak babestuko dituen politika fiskalen eredu bat defendatzen jarraitzen du, kirola eta kultura eskuratzeko aukera sustatuz, oztopo ekonomikorik gabe. “Lanean jarraituko dugu oriotar guztiek, batez ere gazteenek, merezi dituzten jarduera osasungarri eta hezigarriak eskura izan ditzaten, eta horrek ez dezala gastu gehigarririk ekarri, ez eurei ez haien familiei”, amaitu du Noemí Ostolazak.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...