Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Usurbilgo kiroldegiko erabiltzaileen kuoten itzulketa proportzionala eskatu du, igerilekua eta sauna itxita daudelako
Jeltzaleek urriko osoko bilkuran egindako proposamena Udalak begi onez ikusi du
Abuztuaren 27an Usurbilgo udal kiroldegian izandako sutea dela eta, igerilekua eta sauna zerbitzuak ordutik itxita daude. Egoera horren aurrean, EAJ-PNV udal taldeak osoko bilkuran proposatu du kiroldegiko bazkideek —zerbitzu horien erabiltzaile direnek— kuotaren itzulketa edo egokitzapen proportzionala eskatzeko aukera izan dezatela, kalteturiko instalazioek zerbitzurik gabe zenbat denboraz jarraituko duten kontuan hartuta.
EAJ-PNVk eskatu du Udalak neurri justuak eta proportzionalak har ditzala, zerbitzu horiek erabili eta baliatu ezin dituzten bazkideek beren harpidetzen kobrantzan kalterik jasan ez dezaten. Proposamenak zehazki eskatzen du egokitzapena 2025eko kuotan egitea, instalazioak itxita egongo diren denboraren arabera.
Urriko azken osoko bilkuran egindako eskaera alkateak begi onez ikusi du, eta honek zehaztu du beharrezkoa izango dela interesdunek eskaera espresuki egitea, Udalak 2025. urteko abonuetan dagokion itzulketa edo doikuntza tramitatu ahal izateko.
EAJ-PNVk positiboki baloratzen du gobernu-taldeak erakutsitako prestutasuna, eta itzulketa-prozesua modu arinean eta gardenean kudeatzea espero du. "Ez da bidezkoa igerilekuaz eta saunaz gozatu ezin dutenek itxita dauden zerbitzuengatik ordaintzen jarraitzea" adierazi du Xabier Otxoa bozeramaileak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


