Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Txermineko aparkalekua gune arriskutsua bilakatu dela salatu du Udalaren kudeaketa falta dela eta
Talde jeltzaleak berehalako konponbidea eta lanak ahalik eta lasterren amaitzea eskatu du, bizilagunen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Villabonako EAJ-PNVk Txermin auzoko aparkalekua gune arriskutsua bilakatu dela salatu du, Udalak inguru horretan aurreikusitako obrak amaitu ez dituelako. Egoera horrek segurtasun eta erabilera-arazo larriak sortzen ditu, bai bizilagunentzat, bai aparkalekua erabiltzen dutenentzat.
Lanek amaitu gabe jarraitzeak hainbat gabezia eragin ditu, besteak beste, zoladura irristakorrak, argiztapen falta eta oinezkoentzako arriskuak. “Ez da onargarria espazio publiko bat baldintza hauetan mantentzea; herritarrek azpiegitura seguru eta erosoak merezi dituzte”, adierazi du talde jeltzaleak.
EAJ-PNVk bizilagunen kezka gero eta handiagoa dela azaldu du, eta gobernu taldeak ez duela oraindik emandako ez azalpenik, ezta obrak amaitzeko datarik ere nabarmendu du. Horregatik, talde jeltzaleak Udalari neurri eraginkorrak har ditzala eskatu dio eta lanak ahalik eta lasterren amai ditzala.
Txermineko aparkalekuko obrak benetan amaitutzat emango dira soilik espazioa behar bezala argiztatuta dagoenean, erabiltzaileentzat segurua denean eta ibilgailuak kargatzeko zutoinak martxan daudenean. “Behin-behinekotasunak muga izan behar du; ezin da luzaroan mantendu obretan dagoen eremu bat, herritarren segurtasuna eta erosotasuna arriskuan jartzen diren bitartean”, azpimarratu dute Villabonako EAJ-PNVtik.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


