Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk “arduragabekeria” egotzi dio EH Bilduri eta Jon Arozenari turismoaren arloan
“Turismoa motor ekonomiko eta sozial garrantzitsua da Urola Kostarentzat, eta ezin da egon erabaki okerrengatik diru-laguntzak galtzen dituztenen esku”, nabarmendu du
EAJ-PNV Urola Kostak salatu du, Jon Arozena (EH Bildu), Urola Kostako Udal Elkarteko presidentea, erakusten ari den arduragabekeria. Azaldu dutenez, teknikari bat kontratatzeko orduan irizpidea aldatu izanak 50.000 euroko dirulaguntza galtzea eragin du.
Izan ere, maiatzean Kosta Berdea marka aurkeztean “lehen urratsa” izango zela iragarri zuen turismo teknikari bat kontratatzea, baina orain Arozenak erabaki du kontratazio hori bertan behera uztea.
“Aldebakarreko erabaki honek kontraesan argia dakar, eta, gainera, ondorio larri bat: Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu horretarako esleitutako 50.000 euroko diru-laguntza galdu da”, adierazi dute. Diru hori turismo teknikariaren kontratazioa finantzatzeko eta eskualde mailako koordinazioa indartzeko zen.
EAJ_PNVren ustez, “Jon Arozenak eta EH Bilduk, horrela, ez dute soilik publikoki emandako hitza bete, baizik eta agerian utzi dute ezin direla serio arduratu eskualdeko sektore estrategiko batez”. “Turismo teknikariaren kontratazioari uko egiteak proiektu bateratuak gelditzea ekarri du, Kosta Berdea markaren edukia ahultzea eta Udal Elkartearen sinesgarritasuna kolokan jartzea”.
Testuinguru horretan, aipatu dituzte Lurraldeko beste eskualde batzuetan bultzatutako turismoaren aldeko politika sendoak. Izan ere, Tolosaldean, aurreko legealdia egindako lanaren ondorioz, bertako zortzi herrik 1.900.000 euro jaso dituzte Next Generation funtsen bidez turismoa sustatzeko, Tolosaldea Garatzenen bitartez. “Han, turismo teknikari baten lanari eta eskualde ikuspegiari esker, proiektu sendoak garatzen ari dira, eta hori da Urola Kostan falta dena: ikuspegi bateratua eta kudeaketa eraginkorra”, azpimarratu dute.
“Turismoa motor ekonomiko eta sozial garrantzitsua da Urola Kostarentzat, eta ezin da egon aukerak alferrik galtzen dituztenen, diru-laguntzak galdu eta herritarren konfiantza zapuzten dutenen esku”, ohartarazi dute. Eta gaineratu dute “eskualdeak kudeaketa zorrotza eta arduratsua behar du, ez hitz hutsak ezta etorkizuna arriskuan jartzen duten kontraesanak ere”.
EAJ-PNV Urola Kostatik “azalpen argiak eskatzen dizkiogu Jon Arozenari eta EH Bilduri, eta konpromiso irmoa hartzera deitzen ditugu, horrelako akats larririk berriro ez errepikatzeko. Argi dugu: EH Bildu agintean dagoen bitartean, Urola Kostak aukera eta baliabideak galtzen jarraituko du”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13