Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk proposamen arduratsuak egin ditu EH Bilduren zerga-proiektua hobetzeko, familiei eta ingurumenari mesede egiteko
Murua: “beste batzuen konformismoaren aurrean, guk proposamenak eta hobekuntzak egiten dugu”, PNVk birziklapena, uraren aurrezpena eta bizitza osasungarria saritzeko egindako proposamenari erreferentzia eginez.
Errenteriako EAJ-PNV udal taldeak EH Bilduk egindako ordenantza fiskalen proiektuari zuzenketa sorta bat aurkeztu dio, hura hobetzeko eta errenteriar familientzat bidezkoagoa, orekatuagoa eta erabilgarriagoa izan dadin.
Erantzukizunetik eta Errenteriarekin duen konpromisotik abiatuta, EAJ-PNVk anbizio handiagoa eskatu dio EH Bilduri eta lan egin du ordenantzek familiek dituzten beharrei benetan erantzun diezaieten, jasangarritasuna bultza dezaten eta kohesio soziala susta dezaten.
Bozeramaile jeltzaleak, Elixabete Muruak, azpimarratu du “gobernu taldearen hasierako proposamena motz geratzen zela. Neurri zehatzak falta ziren familiei laguntzeko, ingurumenarekiko konpromisoa saritzeko eta hezkuntzarako, kulturarako edo kirolerako sarbidea errazteko. Gure zuzenketekin, proposamen hori hobetu dugu eta anbizioa, zorroztasuna eta zentzuzko irizpidea gehitu dizkiogu”.
Honakoak dira EAJk aurkeztutako proposamen nagusiak:
• Etxebizitzetan kokatutako jarduera ekonomikoek IBIren gainkarga ordaindu behar izatea ezabatzea. Iaz ere aurkeztu zen eskaera hau, eta legez ezarritako negozioei aplikatzen zitzaien egoera diskriminatzailea zuzentzea du helburu.
• Edukiontzi marroiaren erabilera jarraituagatik hobaria %5 handitzea. Neurri honek azken urteetako organikoaren birziklapenaren datu kezkagarriak aldaraztea du helburu. “Gogaitu egiten gaitu gobernuak ez duela neurri eraginkorrik hartu arazo honi aurre egiteko”, nabarmendu du Muruak.
• Uraren kontsumoaren tasan progresibitatea ezartzea, bi helburu nagusirekin: familia zaurgarri suposatzen dien karga arintzea eta uraren erabilera arduratsua sustatzea. Horretarako, Udalari eskatu diogu beharrezkoak obrak diruz laguntzeko.
• EIOZ zergetan hobari berriak: ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak ezartzeko obrak hobaria izatea eta babes publikoko etxebizitzetan egiten diren obrak hobaria izan dezatela.
• Prezio publiko jakin batzuk izoztea, hala nola Herri Arte Eskolakoak, Euskaltegikoak, haur eta gazteen aisialdi jardueretakoak (Udako Oporrak, ludotekak) eta kiroldegikoak. Neurri horien helburuak dira: familiek hezkuntza, kultura eta aisialdi jardueretan parte hartzea erraztea. eta osasun eta ongizate fisikoa bultzatzea, baita familien egoera ekonomikoa errespetatzea ere.
Elkarrizketarekin eta erantzunkizunarekin konpromisoa
EAJ-PNVk jarrera arduratsua eta eraikitzailea berresten du, beti proposamenetik eta elkarrizketatik abiatuta jardunez. Aurkeztutako zuzenketek EH Bilduren proiektua hobetzea dute helburu, anbizio handiagoz eta Errenteriako errealitatera egokituta.
Muruak nabarmendu du “gure zerga-eredua argia dela: zama handiena ez dezatela familiek jasan, saritu dadila ingurumenarekiko konpromisoa eta indartu daitezela lotura sozialak hezkuntzaren, kulturaren eta kirolaren bidez”.
“Beste batzuen konformismoaren aurrean, EAJ-PNVk proposamenak eta hobekuntzak mahai gainean ipintzen ditu. Lanean jarraituko dugu Errenteriak aurrera egin dezan politika erabilgarri, iraunkor eta pertsonen zerbitzura daudenen bidez, amaitu du Muruak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13