Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gure proposamenek herritarren beharrei erantzuten diete eta aurten ordenantza fiskaletan islatzea lortu dugu
Joseba Aranburu Ordiziako EAJ-PNVko bozeramaleak azpimarratu du jeltzaleen ekarpenek udal kudeaketa hobetzea dutela helburu zerbitzu hobea eskaintzeko eta herritarren ongizatea erdigunean jartzen dutela.
Ordiziako EAJ-PNVren udal taldeak gogorarazi du iaz egindako hainbat proposamen aurtengo ordenantza fiskaletan jaso direla, “udal kudeaketa hobetzeko eta herritarren beharrak modu eraginkorrean asetzeko asmoz”. Joseba Aramburu bozeramaileak azaldu duenez, “gure ekarpenak herritarren bizitza errazteko eta udalaren zerbitzuak modu bidezkoan eta jasangarrian antolatzeko dira”.
Adibide gisa, EAJ-PNVk proposatu zuen Lukusingo plazan dagoen autoen kargagailu elektrikoaren zerbitzua prezio publikoen ordenantzan sartzea. “2023an jarri zutenetik zerbitzua doakoa izan da, baina urtebete igarota, beharrezkoa da doakotasun horrek udal kontuetan izan duen eragina baloratzea. Zerbitzu publikoa denez, ordenantzetan jasota egon behar du, eta horregatik eskatu genuen arautzea”, azaldu du Aranburuk.
Jeltzaleen ustez, halako urratsak ezinbestekoak dira udalaren gardentasuna eta kudeaketa arduratsua bermatzeko. “Ez da neurri ekonomiko huts bat, baizik eta udal baliabideak modu orekatuan erabiltzeko eta etorkizunari begira herritarren zerbitzuak bermatzeko tresna bat”, gaineratu du.
Horrez gain, EAJ-PNVk udalerriko basoen ustiapenek sortzen duten eragina ere azpimarratu du. “Gure udalerrian dauden basoen ustiapenak landa-bideei eta herriko bideei eragiten die”, gogorarazi dute. Hori dela eta, dagokion ordenantza fiskala eta tasa proposatu dituzte, baso eta landa-bide horiek behar bezala kontserbatzeko eta herritarren erabilerarako egoera onean mantentzeko.
Ordiziako EAJ-PNVk nabarmendu du proposamen hauek oposiziotik eginda ere udal gobernuak onartu dituela eta indarrean jarriko direla. “Horrek erakusten du gure lana serioa dela eta herritarren mesederako dela”, adierazi du Joseba Aranburuk.
“EAJ-PNVk lanean jarraituko du herritarren ahotsa udaletxean entzun dadin, eta gure herriak merezi duen kudeaketa arduratsua bermatzeko. Gure konpromisoa argia da: Ordizia hobe baten alde egitea, egunero eta urratsez urrats”, amaitu du bozeramaile jeltzaleak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/09/30
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13