Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pertsonak, zaintzak, etxebizitza, sustapen ekonomikoa eta energia izango dira PNV-ren aurrekontu-proposamenen ardatz
Jeltzaleen ustez, EH BILDUren proiektua "ez da anbizio handikoa", eta Bergara "atzean" geratzen ari dela deitoratu du. Azpimarratu du aurrekontuen gauzatze-maila oso urria izan dela 2024an: Inbertsioetara aurreikusitako kopurutik, 3 milioi inguru burutu gabe gelditu dira.
Urtarrilaren 7an EH BILDUk aurkeztutako 2025 aurrekontu proiektua aztertu ondoren, EAJ-PNVk uste du ez dituela identifikatzen "Bergarak dituen beharrak eta erronkak, eta, ondorioz, ez du planteatzen behar horiei erantzungo dien proiektu berririk". Horren ildotik, Mikel Lete EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak azpimarratu du "proposamen pobrea eta kontinuista dela, aurreko legegintzaldietan bultzatutako proiektuekin jarraitzera mugatzen baita, berrikuntzarik eta ideia berririk ekarri gabe".
Eusko Alderdi Jeltzaleak ere 2024ko aurrekontuen gauzatze-maila baxua azpimarratu du. Mikel Letek gogorarazi duenez, aurreikusitako inbertsioetatik ia 3 miloi burutu gabe gelditu dira ,beraz, "agerian geratzen da EH BILDUk aurrekontuaren kudeaketa eraginkorra egiteko dituen mugak".
Testuinguru horretan, EAJ-PNVren ustez, "ezinbestekoa da pertsonak erdigunean jarriko dituzten eta haien beharrei erantzungo dieten zerbitzu berriak sortzea eta ezartzea"; eta, helburu horrekin, aurrekontuek honako eremu hauek jorratu behar dituzte:
_ Pertsonak eta beraien ongizaterako beharrezkoak diren zaintza zerbitzu berriak.
_ Kalitatezko zerbitzuak emateko ezin bestekoa da sustapen ekonomikoa bultzatzea.
_ Etxebizitzen beharrari ere ez zaio erantzunik ematen.
_ Energia trantsizioan aurrera egiteko, pauso ausartagoak eman behar dira.
“EH Bilduren gestio eskasaren ondorioz Bergara atzean gelditzen ari dela” azpimarratu dute jeltzaleek eta beraien konpromisoa herriarekin eta herritarrekin berretsi dute.
Pertsonak, izan behar dira aurrekontuen ardatz nagusia eta tamalez ez da horrela EH Bilduk aurkeztutako aurrekontuetan.
Gure aldetik, EH Bilduren Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari egingo dizkiogun proposamenak lantzen ari gara eta datorren astean jakinaraziko ditugu.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


