Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/12/11

Arrasateko EAJ-PNVk funtsezkoak diren proiektu estrategikoei bultzada emateko 25 proposamen aurkeztu ditu 2025eko aurrekontu proiektua aberasteko

EAJ-PNVk funtsezko proiektuetan aurrera egiteko, zuzenketak proposatu ditu 2025eko aurrekontuetan. Hala nola kiroldegi berriak, Gorostizako igogailua eta autobus geltoki berria Zalduspen, beste hainbaten artean, Arrasateko azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetuz.
Arrasateko EAJ-PNVk funtsezkoak diren proiektu estrategikoei bultzada emateko 25 proposamen aurkeztu ditu 2025eko aurrekontu proiektua aberasteko

EAJ-PNVren udal taldeak 2025eko aurrekontu-proiekturako 25 mozio aurkeztu ditu, udalerriko etorkizunerako funtsezkoak diren lau proiektu estrategikori indarberritze bat emateko helburuarekin: bi kiroldegiren berritze proiektua, Gorostizan igogailuak jartzea, Udala Goikoa urbanizatzea eta autobuseko geltokiaren proiektu berriaren diseinua. Proposamen hauek, herritarren beharrizan larrienak asetzea, irisgarritasuna bermatzea eta Arrasateko biztanleentzat bizi-kalitate hobea sustatzea dute helburu.

1.- Iturripe eta Musakola kiroldegien proiektuak

EAJ-PNVk udaleko kirol-instalazioen berritze beharra planteatu du. Batetik, Iturripeko kiroldegi berriaren obrak hasteko 1.000.000€ bideratzea proposatzen du, 2026an hastea aurreikusita dagoen proiektua. Bestetik, Musakolako kiroldegi berriaren proiektuaren garapenerako 800.000€ eskaintzea, erabiltzaileen kirol-beharrak asetzeko eta adin guztientzako instalazioen eskaintza sendotzeko.

“Kirol-instalazioak funtsezkoak dira herritarren ongizatearentzat. Proiektu hauekin, espazio modernoak eta irisgarriak sortzea da helburua, Arrasateko biztanleen beharrizanetara egokiturik,” adierazi du Ander Garay, EAJ-PNVren bozeramaileak.

2.- Gorostizako igogailu Sistema

Gorostizan igogailuek, 1.000.000€-ko eurreikusitako inbertsioarekin, auzoko bizilagunek eskatutako premia larri bati erantzuten dio. Proiektu honek ez du bakarrik arkitektura-barrera handiak dituen eremu batean  irisgarritasuna hobetuko, baizik eta bizilagunekin parte-hartze prozesu bat ere barne hartuko du, soluzio egokienak definitzeko. Proposamen hau 2026an hastea aurreikusten da, datorren urtean diseinu teknikoa amaitu ostean.

3.- Udal Goikoa urbanizazioa

EAJ-PNVk 500.000€ bideratzea proposatzen du Udala Goikoa urbanizatzeko lehen ikerketak eta lanak egiteko. Proiektu honek, ikerketa topografiko eta geoteknikoak, lursailetako erregularizazioa eta behin-behineko neurriak hartuko ditu, bizilagunen beharrak asetzeko. Obrak 2026an hastea aurreikusten da, baina jeltzale taldeak prestaketa lanetan aurrera egitea funtsezkoa dela 2025. urtean azpimarratzen du.

4.- Autobus geltoki berriaren proiektua

Zalduspen autobuseko geltokiaren kokapena zehaztu zuen herritarren kontsulta berriaren ostean, EAJ-PNVk 80.000€ bideratzea proposatzen du proiektu berriaren diseinurako. Honek, bizilagun, erabiltzaile eta operadoreekin parte-hartze prozesu bat izango du, geltokia modernoa, funtzionala eta Arrasateko beharrizanak gaurkotzeko eta etorkizunerako egokitasuna bermatzeko. Diseinua 2025 amaieran esleitzea aurreikusten da, udalerriko mugikortasuna hobetzeko garrantzitsua den pauso bat emanez.

“Mozio hauek gure etorkizuneko Arrasatearen ikuspegia islatzen dute: irisgarriagoa den udalerri bat, eta guztien beharrizanetara egokitutako azpiegitura modernoekin. 2025eko aurrekontuak ikuspegi hori eraikitzeko tresna izan daitezen nahi dugu,” amaitu du Garayk.

Jeltzaleek aurkeztutako beste mozioak honako hauek dira:

    • Urrats bat gehiago programa: 30.000€

    • La Merced eraikinaren erosketa: 1.000.000€

    • Gobernuz kanpoko erakundeentzako dirulaguntza handitzea: 50.000€

    • Harreman-Mundukide elkartearen diru-laguntza zuzena handitzea: 15.000€

    • Nagusien bulegoa sortzea: 10.000€

    • Ludoteka zerbitzua aste bukaeretara zabaltzea: 15.000€

    • Erdialdean estalitako haur parke bat: 100.000€

    • Monterron parkea berritzeko proiektua: 80.000€

    • Lehiaketa estatal edo europarretan aritzeko dirulaguntza: 100.000€

    • Kirol elkarteetan euskara sustatzeko plana: 25.000€

    • Komertzioa sustatzeko "Nire Arrasate" proiektua: 100.000€

    • Lehen sektorerako bono kanpaina: 30.000€

    • Eskoletako irteeretan parte hartzeko, diru sarrera gutxi dutenei laguntzeko dirulaguntza  lerro berria: 10.000€

    • Hizkuntza eskolako lokala egokitzeko partida: 80.000€

    • Aurrekontu partehartzaileak: 400.000€

    • San Juan taldea berrurbanizatzea: 500.000€

    • Gudari plazaren berrikuntza: 40.000€

    • Gorostizako auzoko lorategi-proiektua: 15.000€

    • Larragain-Kurtzetxiki elkartearekin hitzarmena: 2.000€

    • Hiruki plazaren berrikuntza: 10.000€

Proposamen hauek Arrasateko biztanleengandik jasotako hainbat iradokizunen ostean sortu dira, entzute aktibo eta parte-hartzaile batetik abiatuta, 2025eko aurrekontuaren hobekuntzarako 25 proposamen bihurtu direnak.

Proposamen hauekin, EAJ-PNV rentzat, estrategikoak diren proiektuen garatzeko konpromisoa berresten du, Arrasateko biztanleen bizi-kalitateak benetako aldaketa bat izateko. Jeltzale taldeak itxaropena du udal gobernuarekin akordio bat lortzeko, proposamen hauek 2025eko aurrekontuetan islatu daitezen.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...