Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/12/11

EAJ-PNVk Udalatxeko gurutzearen eraistea gaitzesi eta berreraikitzea eskatu du

EAJ-PNVk Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkurara eraman du Udalatx mendiko gurutzea eraistea gaitzesteko eta jatorrizko lekuan berreraikitzea eskatzeko ebazpen-proposamena
EAJ-PNVk Udalatxeko gurutzearen eraistea gaitzesi  eta berreraikitzea eskatu du

Gurutzea 1971n ezarri zen, mendian hildako pertsonen omenez, eta urriaren 12an pertsona ezezagunek moztu eta desagerrarazi zuten.

Ander Garay batzarkideak esan du ekitaldia "autoritarioa, aldebakarrekoa eta koldarra" dela, eta gogorarazi du ez dela lehen aldia Euskadiko mendietako bidegurutzeen aurka egiten dela, Goikogane, Alpitsu eta Ganaltoko antzeko gertakariak aipatuz. "Ezin dugu beste aldera begiratu kultura-ondarearen eta memoria kolektiboaren aurkako erasoak diren ekintzen aurrean", azpimarratu du.

EAJ-PNVk aurkeztutako ebazpen-proposamenak gertatutakoa gaitzestea eta gurutzea ikur historiko eta kultural gisa berreraikitzea du zio. Garayk nabarmendu du gurutzea interes publikokoa deklaratzeak horren berreraikitzea ahalbidetuko duela, legea berme; eta duela 50 urte baino gehiago eraikitzea ahalbidetu zuten bizilagunen auzolanarekiko errespetua eskatu du.

EAJ-PNVren ustez, kultura-ondarearen babesari uko egitearekin aukera argia galdu da, baita gure mendien ondarearekiko konpromisoa falta agerian utzi ere. “Eraispena gaitzetsi ez izanak, modu batean edo bestean erasoa babestea dakar, auzolanaren aurkako erasoa, ezeren truke eta hildakoak omentzeko egindako ekintzaren aurkako erasoa babesten delako”. Ondorioz, Garayk berretsi du onartutako ebazpenari buruzko oposizioaren aurkako botoa aukera galtzea izan da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...