Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2024/10/11

EAJ-PNVk, Irungo alkateari leporatu dio, Irunerako gobernu indartsu bat eratzeko akordioa haustea

Udal talde jeltzaleak, Irungo alkateak hiriari egonkortasun eta ongizate handiagoa bermatuko dion gobernu indartsu bat eskaintzea lehenetsi ez izana, deitoratu dio
EAJ-PNVk, Irungo alkateari leporatu dio, Irunerako gobernu indartsu bat eratzeko akordioa haustea

2023ko maiatzaren 28an ospatu ziren azken udal eta foru hauteskundeak, eta ordutik, Irungo Udaleko gobernua PSE-EEko zinegotziek soilik osatzen duten, gutxiengo gobernu batean.  

Ordutik, 16 hilabete igaro dira, eta Irungo EAJ-PNVtik –bi alderdiek nazio mailan sinatutako Esparru Akordioa errespetatuz– gure hiriari segurtasuna eta ziurtasuna bermatu diogu. Udalaren martxa ona ahalbidetu dugu eta Irunentzat onuragarriak diren gaietan ere, ahal den neurrian, lagundu dugu. Horren guztiaren adibide dira, besteak beste: PSE-EEko hautagaiak hiriko alkate izendatzea, tasak eta zergak ahalbidetzea, baita udal aurrekontua ere. Aldi berean, elkarrizketak ere izan ditugu, gure hiriari Gobernu indartsu eta egonkor bat eskaintzeko akordio sendo bat lortzeko helburuarekin. Horrela; 

     - 2023ko ekainetik 2024ko otsailera bitartean, hainbat harreman izan ziren bi alderdien artean, ildo horretan aurrera egiteko. Eta nahiz eta 2023ko abenduan, Irungo PSE-EEren krisiaren ondorioz, Santanoren agurra eta gero Paezena, eta sozialisten erreleboa alkatetzan egin izanak, ez zuen aurrerapen esanguratsurik ekarri gobernu indartsu baten eraketan aurrerapausoak ematerako orduan. Are gehiago, otsailaren 16ko bileraren ostean, PSE-EEk negoziazioak, aldi baterako, etetea erabaki zuen. 

     - 2024ko uztailean, EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea ordezkatu zen, eta Gorka Álvarez Aranburu izendatu zen bozeramaile berri gisa. Azken honek, negoziazioei berriro ekiteko borondatea adierazi zion PSE-EEri, akordio zabal batera iristeko asmoz.

     - Lehen kontaktua abuztuaren 5ean izan zen, baina, tamalez, aurreko bileren dinamika bera errepikatu zen: PSE-EEk ez zuen bete Esparru Akordioa, EAJ-PNVk gobernu programaren eta gobernagarritasun itunaren proposamena bidaltzeko egindako eskaerari muzin eginez. Eta horrela, beste bitan gehiago, 2024ko irailaren 5ean eta irailaren 20an. 

     - Azkenik, 2024ko irailaren 23an, PSE-EEk, posta elektronikoz, hitzartutakoari ez dagokion dokumentu bat bidali zion EAJ-PNVri, nahikoak ez ziren proiektuen zerrenda bat aipatuz, besterik ez; dokumentu pobrea, eskasa eta ezinbesteko ekimenak edo arazoak jasotzen ez zituena, esaterako; sustapen ekonomikoarekin, mugikortasunarekin, kulturarekin, ingurugiroarekin… erlazionatutakoak. Eta horrela jakinarazi genion alkateari.

EAJ-PNVn beti agertu gara elkarrizketarako prest, edonon gobernu programa bateratu bat tinko, behar den tokian dela ere defendatzeko prest, baina, tamalez, PSE-EEk eta alkateak ez dute inolako akordiorik lortzeko borondaterik erakutsi.


Horregatik, eta azaldutako guztia kontuan hartuta, Irungo EAJ-PNVtik, Irungo oraina eta etorkizuna lehenetsiz, eta Esparru Akordioaren babesean, alkateari egotzi nahi diogu bi alderdiek Euskadin sinatutako akordioa haustea eta ia urte eta erdian proposamen bakar bat ere ez aurkeztea, gehiengoa duten bi alderdien artean gobernu indartsu bat eratzeko aukera baztertuz. Era berean, azpimarratu nahi dugu, oraindik ez dugula ulertzen Alkateak zergatik nahiago duen gobernu ahul eta zalantzaz betea, egonkortasuna eskainiko dion gobernu indartsu eta bermatzailea ordez. Ez dugu ulertzen zergatik ez duen eraginkortasunez lan egiten egonkortasunaren alde.

Gehiengo zabaleko koalizio gobernua osatzearen alde lan egiteko eta Irungo herritarrei segurtasuna eta egonkortasuna eskaintzeko gure borondateak, ez du ez erantzunik ez pareko jarrerarik jaso Talde Sozialistaren aldetik, urte eta erdi luze honetan. Irungo EAJ-PNVtik gure hiriaren, bertako pertsonen, orainaren eta etorkizunaren onerako lanean jarraituko dugu, azken hilabeteotan ikusi den bezala.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...