Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bergara eta Antzuolako EAJ-PNVko udal ordezkariek txalotu egiten dute kolektorearen amaiera eta bi herrien bidegorriaren lotura
Gipuzkoako Foru Aldundiak, URA Agentziak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak hitzarmena sinatu dute obrei hasiera ematekoJeltzaleek Bergarako Udal Gobernuari eskatuko diote idatzi eta burutu dezala Urteaga kaleko bidegorriaren lotura
Deskargako errepidearekin batera kolektorearen ibilbidea eta bidegorria bukatu zituen Foru Aldundiak 2019an eta oraingoan, Antzuolako Ur zikinak ibaira zuzenean bota beharrean kolektorearen bitartez Mekolaldeko Ur- Araztegira eraman eta tratatuko dira; aldi berean, Antzuola eta Bergarako bidegorri zatia ere egingo da.
Bergara eta Antzuolako biztanleok beharrezkoak ditugun azpiegitura hauek hiru erakundeen artean hitzartu dira eta URA Agentzia izango da obraren esleipena eta obraren zuzendaritza eramango duena. Guztira, ia 3 milioi€ko aurrekontua izango dute lan hauek eta abian da prozedura.
Hiru erakundeak udalekin informazioa partekatuz aritu dira lanean eta hemendik aurrera, bidegorriari dagokionez. Bergarako udalak lehenbailehen egin beharko du Urteaga kaleko bidegorriaren proiektua, honela, erabiltzaileek ibilbide osoa egin dezaten Bergaratik Antzuolara eta Antzuolatik Bergarara.
Horregatik guztiagatik, Bergarako EAJ-PNV taldeak Bergarako EHBilduren gobernuari eskatuko dio ekin diezaiola lehenbailehen proiektu hori burutzen.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


