Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ikuspegi sanitarioak ezarriko ditu Bidasoa Eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak
Hondarribitarren osasun-arreta kontuan hartuko da Osasun Sailak eta udalek adostutako prozesuan.
Hondarribiko EAJk oso balorazio positiboa egin nahi du Osasun Sailak Irun eta Hondarribiko Udalekin Bidasoa Eskualderako etorkizuneko Plan Integralaren oinarriak ezartzeko egindako akordioari buruz. Balorazio positiboa da, izan ere, urteetan fokua Irungo anbulatorioan bakarrik jarri ondoren, Osasun Sailak kontuan hartu ditu hondarribitarren beharrak, Plan Integrala garatzeko oinarrietan sartzeko. Osasun Sailak eskualde-ikuspegia jarri du, beste ezeren gainetik, etorkizunaren plangintza lantzeko oinarri gisa.
Azken egunotan Osasun Sailak bere jarrera aldatu duela adierazi duten adierazpenen aurka, gure ustez, azken asteetan aldatu dena Irungo Udalak hiriko erdigunean espazio berri bat eskaini izana izan da. Espazio hori teknikariek aztertu behar dute, baina, gure ustez, oso aukera ona da hondarribitarrei osasun-arreta eskeintzeko ere, batez ere, garraio publikoarekin lotura ona dutelako.
Halaber, Bidasoa Eskualderako Plan Integrala profesional sanitarioen iritzi, ezagutza eta esperientzian oinarritutako plan funtzional baten eskutik etorriko dela nabarmendu nahi genuke. Osasun Sailburua duela gutxi bildu da Bidasoako profesionalekin, eta ikuspegi sanitarioak markatuko du Plan Integralaren etorkizuna, haren iritzia kontuan hartuko baita plan funtzionala idazteko eta gauzatzeko prozesuan.
Garrantzitsua eta positiboa iruditzen zaigu osasunaren sektoreko profesionalen ahotsek eta iritziek ikuspegi sanitarioa ematea Bidasoa Eskualderako plan funtzionalaren diseinuan.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


