Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Estebanek U23aren ondoren, eta PSOEren laguntzarekin, antzeman daitekeen “panorama birzentralizatzailearen kontra” ohartarazi du ‘LOAPA berri bat‘ ari baita prestatzen
Beasainen, Maribel Vaquero Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu jeltzalea ondoan izan duela, Pedro Sanchezek aurkeztutako hauteskunde-programan jasotako proposamen batzuen aurka agertu da Euskal Taldearen bozeramailea: "EAJ ez dago prest kostata lortu eta garatu dugun Estatutuan jasotzen diren eskuduntzak mugatuta eta baldintzatuta etor daitezen”, esan duAitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak ohartarazpen argia egin du gaur. “Panorama birzentralizatzaileak hodei beltzak dakartza eskuinetik, zalantzarik gabe, baina adi egon gaitezen ezkerreko aldetik ,itxuraz , kalterik ez dakarren hodeitxo horrekin”, esan du .
Ordizia eta Lazkaotik Beasainera egin den bizikleta martxa baten ondoren egin den kanpainako ekitaldi batean, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak eta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok, EAJ-PNVk Madrilen autogobernuaren eta euskal eskumenen alde egindako lana aldarrikatu dute, eta "ahots propioa” eta talde propioa izatearen garrantzia berretsi dute “inoren menpe egon gabe, inoren makulu izan gabe”.
"Legegintzaldi zaila izan dugu eskumenei dagokienez, PSOE-Podemos Gobernu batekin, behin eta berriz gure autogobernua inbaditzen duten legeak proposatu baititu, eta askotan ERC-Bildu bikotearen babesarekin", gogorarazi du Estebanek. "Hamaika ikusteko jaioak gara", laburbildu du. Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak deitoratu du PSOEren hauteskunde-programak ildo bereko proposamenak dituela, "eskumenen banaketa konstituzionalaren gainetik". Horien artean, "Kohesio Legea" aipatu du, Estebanek "LOAPA berria" izenez deitu duena, 1981ean onartutako harmonizazio-legeari erreferentzia eginez.
Une honetatik bertatik ohartarazi nahi dugu: ez gaude prest kostata lortu eta zaindu dugun Estatutuan jasotzen diren eskumenak mugatuta etor daitezen, ezta hirugarrenen erabakiek baldintzatuta ere. Gure autogobernu-esparrua errespetatu beharko da. Bide horretatik jarraituz gero, tentsioak sortuko dira. Estatuarekiko aldebiko harremana aldarrikatzen eta eskatzen dugu berriro, estatutu-itunaren ondorio dena, are gehiago foru-oinarria duten lurraldeetan. Dagoeneko gaizki dago Sanchezek bere transferentzien egutegia ez betetzea, ez emateaz gain, oraindik eskumenak kentzen badizkigu. Ez, bide horretatik ez dugu bat egingo ", ohartarazi du.
Gainera, aukera hau aprobetxatu du Beasainen EAJ-PNVk Madrilen lurralderako lortutako lorpenak gogorarazteko. Izan ere, 200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu azpiegitura hidrauliko, trenbide, industrial eta teknologikoetarako, bai eta kultura- eta hezkuntza-azpiegituretarako ere. "Zerbitzu-orri on bat", laburbildu du, eta esandakoari gehitu dio Kupoaren Bosturteko Legea berritzea 2022ko aurrekontuetan itundutakoa.
Maribel Vaquero EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak nabarmendu duenez, Euzko Alderdi Jeltzalea "Euskadiren ahotsa ozen eta argi entzuteko aukera bakarra da", Gipuzkoa eta Euskadi "gaur egun dauden lekura" eraman dituen alderdia baita, eta, horregatik, "Euskadiren eta herritarren ongizatea bermatzeko behar den ahotsa da". "Programa daukagu, taldea daukagu eta argi daukagu zein den gure norabidea", adierazi du.
Vaquerok klima-aldaketak dakarren erronkari heldu dio, eta jeltzaleek aurkeztutako hauteskunde-programak jasotzen dituen "proposamen eta neurri" batzuk zerrendatu ditu. Horretarako, "ibilbide-orri argi bat" xehatu du, deskarbonizazioaren eta garapen eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustuarekin. "Baina jakin behar dugu politika horietako asko Madrilen erabakitzen direla oraindik. Horregatik, talde parlamentario indartsu bat izan behar dugu Madrilen, zure ahotsa, Euskadiren ahotsa, entzun dadin", adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
Gipuzkoa
2024/09/18
Berria
2024/08/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31